Ongi etorri Lidia Zarzuela Dr.!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]Bienvenida Lidia Zarzuela

Hona hemen…

Hazten jarraitzen dugu! Oraingo honetan, gure taldera orain dela denbora gutxi gehitu den medikua aurkeztu nahi zaituztegu. Zuetariko askok baliteke jadanik ezagutzea berarekin egon zaretelako, baina oraindik ere gehiago dago deskubritzeko. Hortaz, gure lankide berriari harrera egin diezaiozuen gustatuko litzaiguke: Lidia Zarzuela Dr. 

Esperientzia

Zarzuela doktorea aurreko astean aurkeztu genizuen Jordi Navarro doktorearekin hasi zen lanean klinikan, hau da, duela hiru hilabate pasatxo. Gure kide berriak lan-esperientzia zabala izan du odontologia orokorrean eta baita protesi, inplantoprotesi eta estetika espezialista gisa. Ez hori bakarrik, irakasle modura ere lan egin du Madrileko Unibertsitate Europarreko poliklinikan. Ortiz-Vigón klinikan, Lidia Zarzuelak odontologia eraberritzaile lanak egiten ditu, batez ere.

[/vc_column_text][vc_column_text]

Heziketa

Madrileko Unibertsitate Europarrean Odontologia gradua eskuratu ostean, Zarzuelak Graduondoko ikasketak burutu ditu Trebakuntza Klinikoan aipaturiko unibertsitatean eta baita Protesi, Inplantoprotesi eta Aho-hortzetako Estetikaren inguruko Masterra ere. Horrez gain, gainontzeko lankideek bezala, bestelako tailerrak, ikastaroak eta aktibitateak burutu ditu bere goi-ikasketak osatzeko. Horietako batzuk dira, besteak beste: compositei buruzko ikastaroa, portzelanazko koroei buruzkoa, hortzetako itsaspenari buruzkoa, erretxinari buruzkoa, protesi osoen manufakturari buruzkoa edota Madrileko Unibertsitate Europarrak eta Centro de Planificación Coachman-ek eskainitako DSD ikastaroa.

Zarzuelaren heziketa behin-behineko haginen egituraketari, argazkigintzari edo ezkoztadurari buruzko kurtsoekin osatzen da. Bestalde, 2015eko SEPES kongresuam, “Mustur-sudur-eta palatino-eremuak eta erosio azidoak dituzten pazienteen Erreabilitazio Itsaskorra”-ri buruzko Posterra aurkeztu zuen. Hortaz, oso pozik gaude Lizia gurekin dugulako, bere profesionaltasunak, trebetasunak eta jakinduriak gure pazienteei ematen diegun zerbitzua hobetuko duelako. Ongi etorri gurera!

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]