Freskagarririk nahi?

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_empty_space height=”10px”][vc_single_image image=”3606″ img_size=”450×250″][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Abuztuan gaude, freskagarriak edateko garaia, izotz askorekin eta… azukre mordoarekin? Egia da edari hauek beroa jasangarriago egiteko aukera bat direla, baina ezin dugu ahaztu azukre kantitate handi hori arriskutsua dela gure aho-hortzen osasunarentzat.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]

Azukrearen neurriz gaineko kontsumoa aho-hortzen osasunaren areriorik handienetakoa da, baita biztanleriaren gehiengoak edukitzen duen kariesen agerpenaren arrazoirik ugariena. Aipatu bezala, azukre kantitatea oso handia da edari mota hauetan eta ez gara bakarrik ari kola, laranja edo limoi zaporeko freskagarri gaseosoei buruz berbetan, baizik eta arratsalde eguzkitsu batean edaten ditugun fruta zukuei eta irabiakiei buruz ere. Normalki kontsumitzen baditugu, txantxarrak agertzeko arriskuak modu esponentzialean egiten du gora.

Horrenbestez, gure gomendioa ahal den heinean edari hauek ekiditea izango da. Komunitate zientifikoak produktu hauek sortzen dituzten efektuei buruz jada ohartarazi du eta gainera, osasun oharrekin markatuak izatea eskatu zuen. Edari hauek hartzen ditugunean, sarritan gertatzen da ez dakigula zenbat azukre kantitate ari garen gorpura sartzen. Freskagarriak, zuku ez naturalak edo irabiakiak edaten baditugu, komenigarria da ondoren hortzak garbitzea edo beste askotan aipatu dugun moduan, azukre bako txikleren bat jan edo ura edatea. Modu horretan, behintzat, ahoan geratu eta txantxarrak sortzen dituzten bakteria kopurua murriztuko dugu.

Egia da uda garaian eta Aste Nagusia gertu daukagun egunotan zaila dela gure dieta kontrolatzea eta kontsumitzen dugun azukre kantitateak gora egiten duela. Freskagarriak, izozkiak, etxetik kanpo jan eta afaltzea… horrek denak gure aho-hortzen osasunari kalte egiten dio. Oraindik bi aste falta dira eskolara bueltatu eta dietan zorrotzagoak izateko, bitartean beraz, posible den neurrian azukreen kontsumoa kontrolpean eduki beharko dugu.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]