[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Aurreko abenduaren 1ean Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao instalazioetan burutu zen Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreek zuzentzen duten International Team for Implantology (ITI) Study Club Bilbao programa osatzen duten lau moduluetako azkena. “‘Hands On’ Inplanteek eutsitako behin-behinekoen prestaketan” izeneko modulu honetan, Ignacio Charlen doktorea izan zen hizlari eta irakasle nagusia. ITIko Study Clubak berebiziko plataforma dira esperientzia kolektiboak elkarri jakinarazteko eta parte-hartzaileek iritziak emateko konfiantzako giro informalean, eta ostiralean burututakoa ere, horrelakoa izan zen.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”8803,8804,8805,8806,8807″ img_size=”800×600″][vc_column_text]
‘Hands On’ Inplanteek eutsitako behin-behinekoen prestaketa
Ignacio Charlen doktorea izan zen modulu formatibo honen gidari. Odontologian Lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Europarrean (UEM), Masterra Odontologia Estetikoan Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM) eta odontologia estetikoan, prostodontzian eta aho-errehabilitazioan eta endodontzian eabateko arduraldia duen Ignacio Charlen doktoreak honako iritzia dauka odontologiaren arlo honen inguruan: “Berehalako inplanteen ezarpena eta berriztatzea gure eguneroko praktikan agertu zenetik etengabe garatu den berezko ezaugarriak dituen tratamendu mota da. Behin-behineko inplantearen prestaketak pazientearen erosotasun estetikoari abantailak ematez gain, erauzketa aurreko arkitektura gingibal originala mantentzen laguntzen du”.
ITI Study Club Bilbaoko laugarren modulua ia egun osoa iraun zuen. Alde teorikoak eman zion hasiera ikastaroari arratsaldeko ordu batak inguru eta amaiera partean ostera, erakusketa praktikoa egin zen, arratsaldeko azken ordura arte luzatu zena. Irakaspen bikainak Ignacio Charlen doktoreak eskainitakoak, bide batez, 2017ko Study Club Bilbao promagramari ere amaiera eman ziotenak.
[/vc_column_text][vc_column_text]
2018ko Study Club Bilbao-ren data eta modulu berriak
Amaitu berri da 2017ko programa baina hurrengo urteko ikastaroetan ari gara jada lanean. Hauek izango dira 2018 urtean irakatsiko diren lau moduluak:
- Hezur-birsortze gidatua. Apirila 2018
- Endodontziaturiko eta pronostiko larria duen haginaren berriztapena. Apirila 2018
- Berriztapen zuzen estetikoak aurreko sektorean. Ekaina 2018
- Medikuntza periodontola. Patologia sistemikoak eta gaixotasun periodontala. Abendua 2018
Gutxi barru, data konkretuen eta irakasle gonbidatuen inguruko detaile gehiago emango ditugu. Ez ezazu itxaron eta hartu zure lekua helbide elektroniko honetara idatziz: cursos@ortizvigon.com. [/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]