[vc_row css=”.vc_custom_1483547504951{margin-top: 0px !important;margin-bottom: 0px !important;}”][vc_column width=”3/4″ css=”.vc_custom_1483547590856{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”][vc_column_text]
Modu hain arduragabean eta etengabe burutzen den azazkalak jateko jarduera horrek adiera mediko propioa dauka: onikofagia. Ekintzaren termino zientifikoa berria bezain zaharra izan ohitura iruditu dakioke edonori. Ez bakarrik azazkalen, baizik eta eskuen eta hatzamarren itxuran ondorio zuzenak eta bat-batekoak edukitzeaz gain, osasunean ere eragina izan dezake, eta nola ez, baita aho-hortzetako esparruan ere.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Aurpegiaren ostean, eskuak dira gure aurkezpen txartela. Onikofagiak kalteak sortzen ditu azazkalaren estrukturan. Beti ere intentsitatearen eta frekuentziaren arabera, azazkalak jatea mikro hausturak eratzen ditu euren egituran eta ondorioz, modu malkartsu eta ezohikoan hazteko joera hartzen dute. Azazkala inguratzen dun hatzamarraren zatia desitxuratu egiten da eta handitasunak agerian uzten ditu. Beraz, efektu estetikoa ez da ametsezkoa hain zuzen ere.
Hala eta guztiz ere, kezkagarriena da osasunean eduki dezakeen eragina. Lehenengoz, garrantzitsua da azpimarratzea onikofagiaren bitartez hamaika bakteria eta hozirekin harremanetan jartzeko arriskua handitzen dela, pilatu eta azazkal zein hatzamarretan infekzioak eragiteko aukerak zabalduz eta azkenik, zoritxarrez, ahora eramaten amaitzeko. Gainera, onikogafiak hesteetako gaitzen agerpena mesedetu dezake, izan ere, azazkalak jaterakoan eremu honetan ezkutatzen diren parasitoak jan ditzakegu.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Zein neurritan eragiten dio aho-hortzetako eremuari
Posible da noizbait zure dentistak elikagai gogorrak jaterako edo haginka egiterako orduan kontuz ibiltzeko gomendioa eman izana. Gomendio berdina baliagarria da azazkalen kasuan, gogorrak baitira eta hauek jaterakoan haginak gehiegizko estresa jasatea eta horrek ohikoa den higadura handiagoa eragitea hortzean. Higadura hori, batez ere, goi- eta behe-ebakortzetan ematen da.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Bestalde, hortz-oiek ere onikofagiaren ondorioak jasan ditzakete. Haginka egitearen jarduera etengabe horrek azazkalaren zati txikiak askatu eta hortz-oietan sartu daitezke. Egoera honek lesioak eragin ditzake, gerora gingibitisa edo gaixotasun periodontala izan daitekeen gaitzen agerpena bultzatuz.
Azazkalak jaten lagatzeari estreinatu berri dugun 2017 urterako egitasmoetariko bat izatea lortu al dugu? Horrela bada, joan zaitez medikuarenera laguntza bila eta bide batez, zure hatzamarrak aztertu ditzan eta ez zalantzarik izan guri bisita egiteko baldin eta zure aho-hortzetako osasunak ohitura honen ondorioak jasan dituela susmatzen baduzu.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]