#thinkingperio jarduera anitz

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Asteburuak jarduera anitz ekarriko die PerioCentrum taldeko kideei. Klinikaren esparruko jardueraz eta ikerketa zientifikoaz gain, trebakuntza PerioCentrumen hiru zutarrietako bat da. Taldea osatzen duten klinika ezberdinetako profesionalek, heziketa jarduera etengabea mantentzen dute. Heziketa hori eremu ezberdinetako ikastaro edo biltzarretara joanda edo PerioCentrum Academy berezko programaren bitartez gauzatzen da, zeinetan PerioCentrumeko espezialistarik onenak irakasle modura airtzen diren sektoreko beste profesionalen trebakuntzarako.

Formación #thinkingperio

Asteburu honetan bereziki, PerioCentrum BilbaoOrtiz-Vigón Klinikaren taldeko hainbat kide Bizkaiko Hagintarien Elkargo Ofizialaren egoitzan egongo dira “Prebentzio- eta tratamendu-periodontalaren eguneratzea: antimikrobianoen erabilera arrazionala” ikastaroan parte hartzeko, David Herrera doktoreak gidatuta eta Alberto Ortiz-Vigón doktoreak koordinatuta. Herrera doktorearen arabera: “aho-hortzetako gaixotasunak, gaitz periodontalak eta periinplatrioak esaterako, edo txantarrak bezalaxe, gizakien artean eghien ematen diren gaixotasunen artean daude. Gainera, patologia hauen etiologika ahoko bakterianoen biofilmekin lotura dauka. Biofilm hauen kontrol/ezabaketa periodontoaren gaixotasunen prebentzioaren/tratamenduaren oinarria bada ere, kontrol mekanikoak mugapen anitz aurkeztu ditzake. Mugapen horiek kontrol kimikoan oinarritutako ikuspegien bitartez, eta bereziki antimikrobianoen bitartez, konpondu daitezke. Prebentzioari dagokionez, agente mikrobiano aktibodun dentifriko eta kolutorioen erabilerak kontrol mekanikoaren emaitzak hobetu dezake. Halere, oso produktu gutxik daukate erabilerarako berme zientifikoa eta hori kontuan hartzekoa gure pazineteei gomendioak ematerako orduan. Tratamenduaren arloan berriz, antimikrobianoek, bai modu lokalean zein bide sistemikoaren bitartez ezarrita, ohiko tratamenduaren emaitzak hobetu ditzakete. Hala eta guztiz ere, erabilerak dakarren arriskuak eta kontrako efektuek bere erabilera mugatu beharko lukete, eta erabiltzekotan, testuinguru egokian egin”.

PerioCentrum Academy bueltan da

Curso Manejo Tejidos BlandosBestalde, PerioCentrum Academy berriz ekingo dio bere jarduerari Madrilen burutuko den “Ehun Bigunen Erabilera”-ren ikastaroaren I. Moduluarekin. Ikastaldi hau, teknikarik aurreratuenen erabilera espezifikoaren prestaketara zuzenduta dago. Zuzeneko bi kirurgia burutuko dira, eta txerri zein tipodontoen buruetan praktikak egiteko aukera egongo da, beti ere kirurgia arloko mikrokirurgia eta handipen-sistemarik onenak erabiliz. Alde praktikoaz gain, alde teorikoa ere barne hartzen du ikastaroak eta horretan literatura zientifikoa berrikusteko aukera dago, klase magistralak burutzen dira eta partaideek zikatrizazioaren printzipio biologikoak eta diagnostiko zein tratamendu egokirako prozedurak ikasteko aukera izango dute. Ortiz-Vigón doktrea iarakasle modura arituko da.

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Horrenbestez, oso #thinkingperio egunak izango dira datozenak, zeinetan, berriro ere, hobetzeko helburua gailenduko den!

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]