Stop Blue Monday: irribarre egiteko 5 osasun-arrazoi

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Diotenez, gaur Blue Monday da. Edo beste modu batera esanda: Astelehen Tristea. Hori da urtariileko hirugarren astelehenari emandako izena, azken urteotan nahi baino ezaguna ustez urteko egunik tisteena izategatik. Kontzeptua 20005 urte inguruan egin zen ezaguna, eta laburbilduz, gabonetako zorrak, motibazioa, eguraldia, erabakiak hartzeko beharra eta bestelako aldagaiak kontuan hartzen dituen formula batean oinarritzen da.

Ortiz-Vigón Klinikan burugogor jarri gara et ez dugu nahi zure irribarrea galtzeko tentaldian erori zaitezen. Ez dugu nahi Blue Monday delako kontzeptu honek transmititzen duen tristura ingurugiroan murgildu zaitezen. Zure irribarrea agertzea, zure odontologoarekin batera hainbeste zaintzen duzun hori, osasunarentzat mesedegarriak diren onurak ditu.

adult-2449725_960_720

  1. Irribarre egiten dugunean, endorfinak askatzeaz arduratzen diren neurotransmisoreak aktibatzen dira. Endorfinek animo hobeagorekin edo alaiago sentiarazten gaituzte. US National Library of Medicine. National Insitute of Health erakundean argitaraturiko ikerketa baten baten arabera, espresio honek dopamina bezalako neurotransmisoreak ere sortzen ditu, gure gogo-aldartean eragin baikorra dutenak.
  2. Esan dugun moduan, endorfinen maila igo egiten da irribarre egiterakoan. Ez da horrela gertatzen kortisolarekin (estresaren hormona). Kortisol-maila murriztu egiten da, baretasun sentsazio handiagoa lortuz.
  3. Irribarre egiteak tentsio arteriala murrizten laguntzen du.
  4. Irribarre egiteak birikak zabaltzen ditu, baita gorputzeko muskuluak luzatu eta erlaxatu ere.
  5. Irribarre egiteak komunikazioa mesedetzen du. Psikologo askok baieztatu dute irribarre egiteak gurekin erosoago eta jendearekin irekiago sentitzen laguntzen gaituela. Hau da, aurrean dugun horrek irribarre egiten ikusten bagaitu, aukera gehiago daude pertsona horrek jarrera baikorrarekin agertzeko, konfidantza handiagoa sentitzeko eta gustorago sentitzea komunikazio-kanala irekitzeko.

Hori bai, garrantzitsuena irribarrea zein barrea egiazkoak izatea da. Eta irribarre egin nahi baduzu, konplexurik ez edukitzea. Ez adago momentu txarrik aho eta hortz bikain horiek erakusteko. Eta ez dago irribarre osasuntsu bat baino irribarre hoberik. Eta hori ez bada zure kasua, ez ezazu dudarik eduki eta jar zaitez gurekin harremanetan. Zure ahoa eta hortzak osasuntsu eta zure gustura egon daitezen lagunduko zaitugu. Nork dio Blue Monday?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]