[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Ordutegia luzatzen dugu!
Pazienteek gugan dute konfidantzari esker eta azken egunotan bere Bilboko erreferentziazko klinika Ortiz-Vigón Klinika izatea aukeratu duten pertsonei esker, etngabe hazten jarraitzen dugula esan genezake. Bestalde, Ortiz-Vigón Klinika egunero posible egiten duten profesionalen taldea handitu egin da azken boladan eta profesional espezializatuen taldea dugula baieztatu dezakegu, zure ahoko osasuna xehetasunean zaintzeaz arduratuko dena. Testuinguru hau kontuan hartuta, oso pozik gaude iragartzeaz datorren urriaren 2tik aurrera ordutegia luzatzen dugula!
Gauzak horrela, asteko lehenengo lau egunetan goizeko lehenengo ordutik aurrera gure pazienteen esanetara egoten jarraituko dugu, baina arratsaldean Ortiz-Vigón Klinikako ateak bi odu gehiago egunero egongo dira irekita (arratsaldeko 20:00ak arte). Ostiraletan, orain arteko ordutegia mantenduko dugu. Abagunea aprobetxatu nahi dugu bazkalorduan ez dugula ixten gogorarazteko, ordutegi jarraiaren alde apustu eginez eta gaur egungo gizarteak eskatzen uten malgutasunari egokituz.
Halaber, gure pazienteak gurekin jarri daitezke harremanetan edozein momentutan +34 629 257 524 telefonora deituz LARRIALDI kasuetan. Ez ahaztu, hemen itxaroten zaitugu, Bilboren erdigunean. Eskatu hitzordua modu eroso eta errazean.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]