Nola aukeratu hortzetako eskuila?

Gutariko bakoitzak larru motaren arabera eguzkitik babesteko faktore bat edo bestea erabiliko duen bezalaxe, erabili beharko dugun hortzetako eskuila ere bata edo bestea izango da gure hortz-haginak zelakoak diren.

Baina, nola aukeratu eskuilarik egokiena? Merkatuan aurkitu ditzakegun forma, tamaina, modelo, marka… asko eta asko daudenez, normala da zein aukeratu ez jakitea. Aldagai hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • Europar Batasunak ziurtaturiko markak. Marka ziurtatu bateko eskuila erosita, filamentuen ebakera egokia dela ziurtatzen dugu. Marka gabeko eskuila edo ziurtatu gabeko markakoa erabiltzen badugu, baliteke hortzak garbitzen ditugun bitarteaneskuilaren filamentuak irekitzea eta errazago higatzea, eta ondorioz oiei kalte egitea.
  • Eskuila elektrikoa ala eskukoa? Eskuila biak izan daitezke eraginkorrak hortzen higienean ondo erabiltzen badira. Egia da eskuila elektrikoak abantaila batzuk badituela:
    • Burukoaren biraketa arina eta automatikoa denez, hortzak denbora gutxiagoan garbitzen dira.
    • Bakterio plaka hortzaren azalaren gainean indar gehiegirik egin gabe kentzen da. Eskuko eskuila batekin baliteke ez konturatzea egitenari garen indarraz. Indar handiegiak oietan kalte egin dezake. Eskuia elektrikoak indar hori erregulatzen du. Gainera, azterketak eginda daude, eskuila elektrikoak eskukoak baino plaka kantitate gehiago kentzen duela diotenak.
    • Eskuila elektrikoak erloju bat dauka eskuilaldi bakoitzaren benetako denbora neurtuko duena, eta eskuz eskuilatuta hori kontrolagaitzagoa da.
  • Gogortasuna. Arau orokorra da gogortasun ertaineko eskuilak berebizikoak direla plaka eta janari hondakinak kentzeko. Beti izango da hobe gure dentistari galdetzea gure kasuan zein izango den eskuilarik onena, izan ere, kirurgia bat izan badugu, adibidez, hobe izango da filamentu leunak (biguna) dituen eskuila bat erabiltzea.
  • Eskuila aldaketa. Ortiz-Vigón klinikan trikimailu bat erabiltzen dugu hortzetako eskuila noiz aldatu behar dugun gogoratzeko: “Urtaro aldaketa, eskuila aldaketa”. Hau da, hiru hilean behin aldatuko dugu eskuila. Filamentuan higatzen direnean aldatu behar dira, izan ere eskuila higatu batek oien ehunari kalte egin diezaioke eta.

Azken batean, ez dago formula matematikorik zure ahora ondoen egokitzen den eskuila aukeratzeko baina gomendio hauek gidalerro moduan balioko dizute aukerarik onena hartzeko. Betiko moduan, honetaz zalantzarik baduzu, pozik erantzungo dizugu.