[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Hortzak garbitu, hortzetako haria erabili eta ahoa xafarratu. Jakinaren gaude buruz dakizkizuela aho-hortzetako higiene egokia lortzeko jarraitu beharreko pausuak. Halere, ohikoa izaten da zalantzak edukitzea erabilgarriak aukeratzeko edo erabiltzerako orduan, kolutorioekin gertatzen den moduan: zenbatetan erabili? Ze ezberdintasun daude batzuen eta besteen artean? Zein aukeratu? Argitu ditzagun zalantza horiek.
Kolutorio motak
Kolutorioek bere garrantzia hartzen dute hortzak garbitzerako orduan aurretik kendu ezin izan ditugun zikintasun arrastoak ezabatzen laguntzen digulako. Gure eguneroko ahoko higienearen osagarri gisa erabili ditzakegun arren, badaude arazo espezifikoren bat tratatzeko erabiltzen direnak ere. Ikusi ditzagun horietako batzuk:
- Antiseptikoak: normalean egunero erabiltzeko gomendatzen diren horiek dira. Bakteria-plakaren aurka joateaz gain, ahoko infekzio txikientzako ere balio dute.
- Fluoruroak: txantxarra eta lertzoaren agerpena ekiditeko bereziki, baina esan beharra dago antiplaka efektua bestelako kolutorioena baina ahulagoa dela.
- Klorhexidinarekin: bereziki adieraziak gaixotasun periodontala pairatzen bada edo modu prebentiboan erabiltzekoa ahoko kirurgia baten aurretik. Kolutorio mota honen erabilera mugatua kontraindikazioak dituelako (beherago irakurri) eta beraz, beharrezkoa da odontologoaren gomendioa jarraitzea.
- Hexitidinarekin: kirurgia periodontalaren ostean hartzekoak, orbaintze-prozesua bizkortu egiten baitute. Klorhexidinarekin gertatzen den moduan, bigarren mailako efektuak ditu eta horren ondorioz, erabilera mugatua daukate.
- Zuritzaileak: zerrendan sartzen ditugu, baina ohartarazten dugu hauen efikazia ez dagoela, inolaz ere, frogatuta.
Kontuan hartzeko oharrak
Hobe da erabiltzen dugun kolutorioa (bai egunero erabiltzekoa zein tratamendu espezifikoa jarraitzeko hartzekoa bada) alkoholik ez badauka, edo edukitzekotan, kantitatea gutxienekoa izatea.
Bestalde, garrantzitsua da gure beharrizanetara gehien moldatzen den kolutorioa aukeratzea, beraz, egokiena odontologoari galdetzea da. Izan ere, klorhexidina duten kolutorioek gure hortzak belztu edo esmalteari kalte egin diezaiokete.
Horrez gain, argi geratu behar da kolutorioaren erabilerak ez duela eskuilaren zeregina ordezkatzen. Gaixotasun konkretu baten egoera hobetzeko erabiltzen ez badira, hau da, egunerokoak badira goizez zein gauez hartu daitezke eta gutxienez, minutu luzez gargarak egitea gomendatzen da.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]