Irribarre zoriontsua operazioa

sonrisa feliz

Uda hemen bertan daukagu eta mundu guztia hasi da bikini operazioarekin, dietaz eta itxura onaz kezkatuz. Baina, zer gertatzen da irribarre zoriontsua operazioarekin? Irribarre osasuntsua eta polita edukitzea garbiketarekin eta tratamendu odontologikoekin bakarrik duela lotura pentsatzera ohituta gaude, baina egia esan, zer jaten dugun ere eragina dauka.

Badira gure aho-hortzetako osasunarentzat eta ondorioz gure irribarrearentzat mesedegarriak diren elikagaiak.

Lehenik eta behin, ura aipatu beharra dago. Listuaren kasuan bezala, gasik gabeko urak jan ostean ahoan geratzen zaigun azidoa eta azukrea garbitzen laguntzen du. Biek ala biek hortzetako desmineralizazioa sortu dezakete eta horri aurka egin diezaiokegu ura edanez.

D bitamina eta kaltzio ugari duten elikagaiak, besteak beste esnea eta bestelako esnekiak, mesedegarriak dira gure hortza eta hezurrak sendo eta osasuntsu mantentzeko eta bide batez, haginak galtzeko arriskua murrizten dute. Bestalde, gure hortz-plakarekin nahastuko den kaltzio kantitate handia dauka gaztak. Hortz-plaka gure haginetan erantsita dagoen geruza da, bakteriek eta azidoek eragina. Erantsitako kaltzioak hortzak babestu eta esmaltea berreraikitzen lagunduko du. Esnekiak hortaz, udako postreetako osagairik bikainena dira.

Fruta eta barazki freskoek, sagarrek edo azenarioek adibidez, ez diote bakarrik hatsari freskotasuna ematen baizik eta kariesak sortzearen errudun nagusia den hortzetako plaka kentzea laguntzen dute. Baina kontuz! Limoia edo pomeloa bezalako fruta zitrikoek azido kantitate handia daukate eta esmalteari kalte egin diezaiokete, baita hortzak hondatu ere. Fruta hauek neurriz jatea komeni da.

C bitamina kolagenoaren sorketan eragina dauka. Kolagenoa ezinbestekoa da ehunen eraiketan eta konponketan. Horregatik bitamina mota hau duten elikagaiek hortz-oiak eta ahoan dauden bestelako ehunak babesten lagunduko dute.

Azken ikerketek diotenaren arabera, gure dietan oso ohikoak ez diren ahabi freskoak onuragarriak dira aho-hortzetako osasunarentzat. Dirudienez, bakterien pilaketa eragozten dute. Halere, ahabien kontsumoarekin kontuz ibili behar gara daukan kolorea ematen dion pigmentua hortzetan erantsi daitekelako eta hauek zikindu ditzakelako.

Azkenik, eta beste askotan adierazi dugun bezala, azukrerik gabeko txikleek listuaren produkzioa estimulatzen dute eta horrenbestez, ahoa garbi egotea. Baina zein zapore hautatu? Guk nahiago ditugu mentazko azukrerik gabeko txikleak, bestelako zaporeak (fresa, sandia, basafruituak, etab.) sortzeko hortzak kaltetu ditzaketen azidoak erabiltzen baitira.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: