Hortz-fotografia eta pazienteekiko komunikazioa

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Study Clubeko 2. Modulua: Hortz-fotografia

Aurreko ostiralean Ortiz-Vigón Klinikak – PerioCentrum Bilbaok Study Club porgramaren bigarren modulua hartu zuen. 2017 urteko bigarren modulu hau hortz-fotografian, bere erabilera egokian eta argazkilaritza arloko teknologia ondo erabiltzarean garrantzian oinarritu da, horrek erraztu baitezake lankideen arteko eta laborategiekiko komunikazioa.

Módulo 2 de Study Club: fotografía dental

Erik Regidor doktore eta kideak, periodontzia eta inplanteetako espezialista eta odontologia arloan esperientzia handikoa, eman zuen ikastaroa. Regidor doktoreak, Study Clubeko zuzendaria ere denak, horrela azaltzen du odontologia arloko argazkilaritzaren garrantzia: “Gaur egun fotografiak diagnostikoan, planifikazioan, irribarrearen diseinuan eta komunikazioan lagun gaitzakeen elementua da. Halere, argazki ekipoen prezio altuek eta erabiltasunaren konplexitateak, gure egunerokoan erabiltzeari uko egitea mesedetzen dute”.

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”7078,7079″ img_size=”825×500″][vc_column_text]

Pazienteekiko komunikazioa hobetzen ikasten

Curso de comunicación con pacientes

Bestalde, Ortiz-Vigón Klinikako taldeak DENTAIDek antolaturiko jardunaldi formatibo bartean parte hartu zuen. “Pazienteekin modu eraginkorrean komunikatzeko abilidadeak” Barceló Bilbao nervión Hotelean gauzatu zen eta Guillermo Jávega espezialistaren esku ospatu zen. Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Lizentziatua Valentziako Unibertsitatean, gizarte-abilidadetan trebatzen hasi zen Elogos y MRC multinazionaletan. Gainera, 13 urtetik gorako esperientzia dauka kontsultoria proiektuen kudeaketa, diseinua eta garatzean.

Erik Regidor, Jordi Navarro, Bego Villanueva, June González, Cristina Carnicero, Mª Carmen Blanco, Judit Díaz, Mónica González eta María Castillo lankideak izan ziren ikastaroan parte hartu zutenak eta honako tekinika hauek ikasteko aukera eduki zuten:

  • Motibazioaren bitartez aho-hortzetako osasun ohituren lantzea.
  • Tratamendurako arrazoi egokiak aurkitzea.
  • Komunikazioa pertsuasiboa.
  • Hitzen garrantzia ulertzea.
  • Trasnmititzen jakitea.

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”7082,7081″ img_size=”825×500″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]