2017ko Espediente Akademikorik Onena
Zorioneko gaude. Alberto Ortiz-Vigón doktoreak, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko zuzendari medikoa, oraintsu jaso du Madrilgo Unibertsitate Konplutensearen eskutik Doktoregoari Aparteko Saria 2017ko Espediente Akademikorik Onena edukitzeagatik, 97,3 puntu alegia. Ortiz-Vigón doktoreak, periodontzian eta inplanteetan espezialista, Bikain Cum Laude kalifikazioa erdietsi zuen aurreko uztailean egindako bere tesi doktoralaren defentsan. Inolako dudarik gabe, berri aparta da honakoa, baita taldearentzat ere. Oso pozik gaude Ortiz-Vigón doktoreak lorturikoarekin. Zorionak Alberto!
Ortiz-Vigón doktoreak EAO-SEPESen eskainitako konferentziaren artikulua argitaratua izan da
Aurreko urrian, Ortiz-Vigón Klinikako doktore gehienek EAO-SEPES Joint Meeting 2017 nazioarteko kongresu ospetsuan parte hartu zuten. Ekitaldi hau inplantologia, periodontzia eta aho-hortzetako osasaunaren arloan nazioarte mailan dauden ekitaldien artean garrantzitsuenetarikoa da, eta odontologiaren sektoreko profesionalik onenak batu zituen. Hain zuzen ere, Alberto Ortiz-Vigón doktorea kongresuko Entzunareto Nagusian izan zen hizlari nabarmendu bezala. 4.000 pertsona baino gehiagok ikusi zuten zuzenean Ortiz-Vigón doktorearen ““Flap design based on peri-implant defect characteristics” konferentzia.
Kongresuarn haritik, EAOk (European Association for Osseointegration, Hezurintegraziorako Erakunde Europarra) Ortiz-Vigón doktoreak aipaturiko ekitaldian eskainitako konferentziaren inguruko artikulua argitaratu du erakundearen maiatzeko aldizkarian. Argitalpenak Madrilen ospaturiko ekitaldian izan ziren 20 ponentziarik garrantzitsuenak batzen ditu, zeinen artean Ortiz-Vigón doktorearena aurkitzen den.
EAOren hezkuntza-programa
Hezurintegrazioari dedikatzen den erakundeak, nazioarteko hezkuntza-programa eskaintzen du. Odontologoentzako programa hau uda honetan abiarazi da eta hiru urtez luzatuko da. Programaren bosgarren modulua Madrilgo Konplutense Unibertsitatean burutu da eta Ortiz-Vigón doktorea talde akademikoko kideetako bat izan da Eduardo Montero (PerioCentrum Madrid) doktorearekin batera.
Ortiz-Vigón doktoreak hitzaldi bana eskaini zuen bai ostiralean zein larunbatean, “Management of surgical complications” (Zailtasun kirurgikoen kudeaketa) eta “Immediate implant placement and simultaneous augmentation” (Berehalako inplantearen ezarpena eta aldibereko handipena). Ortiz-Vigón doktoreak gainera zuzeneko kirurgia batean parte hartu zuen. Hona hemen argazki batzuk: