[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Odontologiak osasunari mesede egiten dio
Aho-hortzetako osasunak eta osasun orokorrak elkarri eragiten dioten bi eremu dira. Odontologiak modu baikorrean eragiten dio prebentzioari eta baita osasun-egoera orokorrari ere. Azken urteotan gizartean modu kezkagarrian hedatu den diabetes gaixotasunean arreta jartzen badugu, Nazio Batuen arabera “422 milioi helduk pairatzen zuten diabetesa 2014 urtean, 1980 urteko 108 milioen kontra. Diabetesaren prebalentzia mundiala ia bikoiztu da urte horretaz geroztik”. Testuinguru honetan, Espainiako Periodontzia eta Hezurintegrazio Erakundeak (SEPA bezala ezaguna) mundu mailan aitzindaria den proiektua bultzatu du diabetesaren antzemate goiztiarra sustatzeko hortz-kliniketan, zeinetan Ortiz-Vigón Klinika aurkitzen da.
DiabetRisk: diabetesaren detektatze goiztiarra hortz-kliniketan
Poriektua DiabetRisk bezala ezagutzen da, hortz-kliniketan diabetesaren antzemate goiztiarra errazteko protokolo baten eraginkortasuna aztertzen duena. SEPA Fundazioak bultzaturik eta Sunstar Gum-en laguntzarekin, ikerketa Konplutense Unibertsitateko ETEP Ikerketa Taldeak zuzentzen du. 48 dira azken urteotan odontologia europarrak bultzaturiko proiekturik berritzaileenetariko batean parte hartzen dute hortz-zentro espainiarrak. Ikerkuntzarekin dugun konpromisoa eta gizartearen osasunaren hobetzearekin dugun konpromisoa kontuan hartuta, ezin ginen proiektutik at geratu.
Zertan datza estudioa
Aztertzen den protokoloa hiru prozeduretan oinarritzen da: diabetesa sufritzeko arriskua balioesten duen testa, osasun periodontalaren inguruko azterketa azkarra eta odoleko glukosa-maila antzemateko testa. Hipotesien arabera, hiru testak konbinatuz diabetesaren detektatze goiztiarraren gaitasuna handitzen da. Lehenengo testa elikadura, ariketa fisikoa, arrekariak, etab. bezalako tankerak aztertzen ditu. Bigarrena, azterketa periodontala da funtsean. Eta hirugarrena berriz, hemoglobina glikosilatu maila ezagutzeko egiten den sastadatxoa da. Datuak batu ondoren, hortz-klinikan erabakiko da pazienteari bere familiako medikuarenera joateko gomendioa egiten den profesional horrek balioztatze-diagnostikoa egin dezan.
SEPAren arabera, “protokolo honen jarraipenak ekarri ditzakeen balioztatutako onura teorikoak oso baikorrak dira. Protokolo hau jarraituz gero Espainiako dentista bakoitzak diabetesdun paziente bana identifikatzen badu, Odontologia espainiarrak diabetesaren antzemate goiztiarrari 30.000 pertsona baino gehiago gehituko lioke”.
Parte hartu nahi al duzu?
Parte hartzeko irizpideak honako hauek dira.
Inklusio irizpideak:
- 40 edo urte gehiagoko adina izatea.
- Diabetes edo prediabetes diagnostikorik jaso ez izana inoiz.
Baztertze irizpideak:
- Emakume haurdunak.
- Immunesuprimituak edo tratamendu immunesupresorearekin dauden pertsonak.
Ortiz-Vigón Klinikatik, zin-zinez animatzen zaitugu ikerketan parte hartzera. Leheneik eta behin, zure osasunaren mesederako eta bigarrenik, gizartearen osasuna sustatzen duten prozedurak hobetzen laguntzeko. Gure pertsonal klinikoari besterik galdetzea ez duzu. Eskerrik asko aldez aurretik!
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]