[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Orain bai, orain bai dagoela urtea amaitzear. Ahaleginez, dedikazioz eta lanaz beteta egon den urtea, egunero hobetzen jarraitzeko, egunero gure pazienteei arreta hobeagoa eskaintzeko. Eta hitzorduen artean, tartetxo bat egin dugu 2017 liluragarri honi amaiera emateko eta ilusioz beteriko 2018 urteari ongi etorria emateko. Baieztatu genezake Agur 2017… Kaixo 2018! esateko modua, behintzat, bitxia izan dela!
Createch-eri bisita
Urteari agur esateko aktibitatea Bilbotik Mendarora eginiko bidaiarekin hasi zen. Herri gipuzkoarrean aurkitzen da Createch Medical, protesien soluzioetarako aho-hortzetako ingenieritza enpresa. Hara hurreratu ginen bere instalazioak, bere lan-metodologia, bere teknologia eta sektorearen arloko azken berritasunak ezagutzeko. Bisita hezigarria, dinamikoa eta irekia izan zen, momentu oro Ander Garitaonandia (Createch Medical-en Ordezkari Komertziala) eta Xabier Egurbide (Sales & Internationalization Director Createch Medical-en) profesionalen laguntzarekin. Eskerrik asko zuen etxeko ateak irekitzeagatik!
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”9100,9101,9102″ img_size=”800×600″][vc_column_text]
Masterchef estiloa jarraituz sartzen gara sukaldean
Mendarotik Donostiara. Zuzenean Mimo San Sebastián -era, sukaldaritza eskola eta gourmet produktuetan oinarritutako esperientzia gastronomikoak bizitzeko topalekua. Eta Bilbokoak garenez, jakatxoa kendu eta berehala janzten dugu amantala. Izan ere, eta imajinatu dezakezuenez, Mimo San Sebastián-en bizitako esperientzia ez zen gabonetako ohiko bazkaria izan. Agustín Araquistáin chef-ak eta bere taldeak sukaldearen aurrean jarri gintuen Masterchefen neurrira egindako lehiaketa batean parte hartzeko. Menu osoa sukaldatu eta gure elaborazioak aurkeztu behar izan genituen. Tentsioa, irudimena, kreatibitatea… eta barre algara anitz! Plazer handia izan zen horrelako esperientzia hain dibertigarria bizitzea. Mimo San Sebastián- en taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu bere arreta adeitsuagatik.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”9103,9104,9105,9106,9107″ img_size=”800×600″][vc_column_text]
Eskerrik asko eta urte berri on
Eskerrik asko zuoi, gure pazienteei, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaon konfidantza edukitzeagatik. 2018a aurreko urte hau baino hobeagoa izan daiten lan egingo dugu. Urte berri on!
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]