[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Alberto Ortiz-Vigón (zuzendari klinikoa, Periodontzian eta Inplantologian espezialista) eta Erik Regidor (Periodontzian eta Inplantologian espezialista) doktoreek hasi berria den SEPA erakundearen (gazteleraz Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración) Ikerketa-Metodologia Odontologian ikastaroan parte hartu dute. Kurtsoa hurrengo apirilaren 2018ra arte luzatuko da eta odontologoei, estomatologoei eta osasun-arloko bestelako profesionalei zuzenduta dago ikerketa prozeduraren inguruko ezagutzak ugaritu ditzaten edo analisi-ikerlanen prozesuak hobetu ditzaten.
Ortiz-Vigón eta Regidor doktoreek Esperanza Gross doktorearen pausuak jarraitzen dituzte horrela, Gross doktoreak iaz burutu baitzituen bere ikasketak. SEPAren proposamen formatiboaren helburu nagusiak metodologian eguneratzea, ikerketa-talde berriak sortzeak eta analisi estadistikoen prozeduretan hobetzea da. Periodontzia arloko profesional handiak arituko dira ikasle modura, besteak beste, Elena Figuero (ikastaroaren irakasle eta zuzendari), Juan Blanco, David Herrera, Mariano Sanz eta Javier Sanz doktoreak. Gainera, praktika kasuetan parte hartuko duten irakasle gehiago egongo dira ikastaroan: aipaturiko Elena Figuero eta Javier Sanz doktoreak Patricia Romero, Nagore Ambrosio, Mª José Marín, Bettina Alonso, Margarita Iniesta eta Cristina Carral doktoreekin batera.
Informazio eta ikaskuntza iturri berri modura hartuko dute guree doktoreek ikastaro hau. Izan ere, Ortiz-Vigón Klinikak, PerioCentrum taldeko klinika den heinean, ikerlan eta ikerta-przedura anitz burutzen ditu. Mundu mailan puntakoa den eta Mariano Sanz doktoreak koordinatutako ETEP (Etiology and Therapy Periodontal Diseases) ikerkuntza-taldearekin kolaboratzeaz gain, PerioCentrum klinikek ikerketa modelo propio daukate PerioCentrum Research-en bitartez.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]