[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Atal berria estreinatzen dugu!
Hortz-gida sortu dugu zure zalantzak argitzeko. Zergatik? Badakigulako sarean hortzetako osasunari buruzko informazio mordoa dagoela. Asko dira argitaratzen diren artikulu eta ikerketa dibulgatiboak eta horrek, askotan hartzaileari egoki heltzen ez zaizkion datu-uholdeak sortarazten ditu. Arrazoiak desberdinak izan daitezke: eduki zalantzagarriak, informazio oso trinkotua, oinarrizko ezagutza zientifikoak eskatzen duen informazioa…
Ortiz-Vigón Klinikan, zure konfidantzazko klinika Bilbao hirian, ez dugu bakarrik gure pazienteak aho-hortzetako osasunaren garrantziaz kontziente izan daitezen bilatzen. Ahoko osasunaren testuinguru konplexua ulertzen lagundu nahi dugu. Labur esanda, pazienteak ahaldundu nahi ditugu. Horretarako, atal berria sortu dugu, zeinetan bideoa izango da protagonista nagusia. Bideo sinple eta argigarriak izango dira, eta modu grafiko eta entretenigarrian saiatuko gara azaltzen aho-hortzetako osasunarekin zerikusia duen gairen bat, erreferentziazko hortz-gida osatuko dutenak. Gida honi hasiera emango dion lehenengo bideoa gaixotasun periodontalaren inguruan izango da.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Zure neurrira egindako hortz-gida
Periopedia hortz-gida pazienteak dentistarekin jorratzen dituzten gaiak hobetu ulertzeko pentsatuta dago. Gaiak askotarikoak izan dira, konplexitate-maila desberdinekoak, baina beti modurik errazenean azalduta. Periodontzian eta Inplantologian espezialistak garenez, gaixotasun periodontalarekin hastea erabaki dugu. Jakina, gai zehatzeren baten inguruan ikusminik badaukazu edo proposamenik badaukazu, info@ortizvigon.com posta elektronikora idaztea besterik ez dago. Hemen duzue Periopediaren lehenengo bideoa (gazteleraz):
[/vc_column_text][vc_video link=”https://www.youtube.com/watch?v=Ok1M07B4NcQ”][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]