[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Jakingo duzun moduan, Ortiz-Vigón Klinika Smile is a Foundation irabazi asmorik gabeko erakundearen sortzaile da.
Akzio-eremuan bertan burututako azken kanpaina 2016ko abenduan burutu zen eta badugu erakundeko pertsonalak burututako akzioen laburpena zenbakietan. Smile is a Foundation-en jarduera hobetu ezagutu dezazuen, zuekin elabarnatu nahi ditugu aipaturiko zifrak. Bestalde, lerro hauek aporbetxatu nahi ditugu norbanakoen kolaborazioen garrantzia azpimarratzeko, hauek gabe ezinezkoa izango bailitzateke Zimbabwera osasuna eramatea eta proiektu berriekin amesten jarraitzea.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Azken kanpainaren inguruko datuak
“On the road” interbentzio-karabana
2016 urtearen amaiera partean, burututako azken kanpainan alegia, “On the road” pazienteentzako arretarako karabana mugikorra antolatu genuen. Egun bat ebakuntzak burutzera zuzenduta eta hurrengoa, puntu batetik bestera lekualdatzeko gure akzio-eremuko eskaera guztiari erantzuna emateko. Interbentzio-puntuak bertoko biztanleriaren jendetza-pilaketa guneetan ezartzen dira. Klinika lokalak ez daude ondo ekipatuak, ez materialaren aldetik ez eta ekipamendu medikoari zein asistentzialari dagokionez, baina gure kanpamendua egun oso batez ezartzeko baliagarriak zaizkigu. Smile is a Foundation-ek material, instrumentu eta giza-talde guztia darama gune horietara. Zimbabweko Gobernuak zenbait dentista eta erizain bertaratzen ditu, laguntza eskaini eta prozesua modu eraginkorrean burutzen laguntzen dizkigutenak.
Adin guztietako pazienteak hartzen ditugu
2016ko abenduaren burututako azken kanpainan, 1874 paziente eduki ditugu. Herena baino gehiago, %35, 25 eta 45 urte bitarteko gazteak dira.
Urtero antolatzen ditugu 5 eremu desberdinetan kanpaina-klinikak, denak Victoria Falls eta Bulawayo arteko parke naturalaren inguruan. Askotan, aipaturiko klinikak eremuko eskolaren batean ezartzen, izan ere, eskolak biztanleriaren elkarguneak dira.
Hala ere, tratatzen ditugun pazienteen %17 bakarrik dira umeak eta nerabeak. Gainontzekoak, senideak edo eskualdeko biztanleak dira, jakinda Smile is a Foundationen karabana izango dela urtean zehar ahoarekin eta ikusmenarekin zerikusia duten zainketak jasotzeko aukera bakarra izango dela.
Prebentzioa funtsezkoa da gazteen artean
Behar duen oro hartzen badugu ere, lan bereziki handia egin behar dugu 25 urte azpiko gazteekin. 25 urte gutxiagoko pazienteen aho-hortzetako osasun-egoera ez da bereziki larria, %20ak besterik ez baitu galdu haginen bat edo hagin bat baino gehiago. Baina 25 urtetik gora, %50ak bakarrik dauzka oraindik hortz guztiak eta %20ak ostera, hiru edo hagin gehiago galdu ditu jada. Portzentaje hori %40ra iristen da 45 urtetik gorakoen artean eta 65 urtetik gorakoen %50ak baino gehiagok hiru edo hagin gehiago galdu ditu.
Zimbabwe bezalako herrialde batean zaila da aurkitzea gutxieneko aho-hortzetako osasun zerbitzurik eta aho-ko afekzioak berehala jotzen dute haginen galerara. Horregatik, bitxia bada ere, txantxarren kopuru-banaketa antzekoa da bizitzaren lehenengo aroan eta azkenengo aroan: 5 eta 14 urte bitarteko gazteen artean dagoen txantxar proportzioa 65 urtetik gorakoek dutenaren antzekoa da baina ezberdintasun batekin: helduek txantxarrak zituzten haginak galdu dituzte denboraren poderioz, horrek dakarren ondoriozko eraginarekin bai ongizate zein osasun-egoera orokorrean.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Lanaren analisia
Urte honetako karabanan zehar, 3.500 tratamendu inguru burutu ditugu, gehienak erauzketak, eta kopuru osoaren %10a, gutxi gora-behera kariesak.
Paziente berrien kopuru handia
2016an hartu ditugun pazienteen %78a guregana lehen aldiz datozen pazienteak diren bitartean, %17a aurretik hartutakoak izan dira eta bakarrik %5a etorri da birritan baino gehiago.
Giza-, osasun- eta ekonomia-urritasuna dela eta, pazienteak guregana datozen egoeran ezinezkoa da kaltetutako haginak berreskuratzea eta ondorioz, egin daitekeen bakarra da hagina kentzea sor daitezkeen infekzioak eta mina ekiditeko.
Eremuko esku-hartzeak egonkorrak eta errepikakorrak izan daitezen da gure helburua, biztanleria osoari jarraipena eginez. Modu horretan, gaur egun txikiak eta gazteak diren horiek prebentziozko-tratamenduak eta tratamendu aringarriak jasotzeko aukera izan dezakete eta hortzak helduarora arte mantentzeko posibilitate gehiago edukiko dituzte.
Izan ere, 2016ko kanpainan egindako enpasteen erdia 25 eta 45 urte bitarteko helduei egin zaie, oraindik ere kaltetutako piezak mantentzeko egoeran egon direnean. Adin horretatik aurrera, zaila izaten da kalteturiko piezak berreskuratzea kariesaren prozesuaren gradua eta dentina estrukturak jasandako kaltea dela eta.
Halere, adin-taldeen araberako erauzketen analisiak txikien eta gazteen aho-hortzetako osasun egoera kritikoa dela. Talde honen %80ari baino gehiagori piezaren bat kendu behar izan zaio, tasa oso altua agerian jarriz. Gainera, %40a bi pieza edo gehiagoren kenketa jasan behar izan du. Horrek agerian uzten du adin hauetara zuzenduriko prebentzio-kanpainak indartu egin behar direla, inguruko eskoletan urtero egiten ditugunak bezalakoak.
Ondorioak
- 2016ko kanpainan hartutako pazienteen gehiengoa berria zen.
- Historiala kontuan hartuta, gehien burutzen den interbentzioa erauzketarena da, hortzetako patologien aurreratze luzea eta prebalentzia handia dela eta.
- Berregite-tratamendu gehienak txikiei eta gazteei egin zaizkie.
- Agian jarraipen-metodologiaren bat ezarri beharko litzateke datorren urterako paziente batzuentzat.
- Agian interesgarria izango litzateke interbentzioak adin-taldeen arabera sailkatzea.
Garatzeko Helburuak
- Aho-hortzetako patologien prebentzioa umeei elikadura eta garbiketa ohitura osasuntsuak erakutsi, material grafikoaren ekarpena eginez eta higiene trenak eramanez.
- Osasun-pertsonalaren formakuntza eremuan bertan eta programa formatiboak bultzatu Espainian egiteko erresidentzien bitartez proiektuan interesa erakutsi duten profesionalentzat.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Gehiago jakin nahi? Hemen aurkitu ditzakezu Smile is a Foundation inguruko historia, hibilbidea, etorkizuneko proiektuak eta erakundearen lana erakusten dituzten liburuak.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]