Xerostomia: lehortasun sentsazioa ahoan

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_single_image image=”3599″ img_size=”450×250″][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Ahoa lehorra, oretsua sentitzea… ziurrenik noizbait denok sentitu dugun sentsazioa da. Batzuetan behin-behineko egoera da eta nahikoa izaten dugu ura edatearekin. Halaber, ahoko lehortasun sentsazioa luzaroan mantentzen bada, posible da xerostomia kasu baten aurrean egotea.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]

Ahoko idortasun etengabea edo xerostomia listuaren murrizketari zor zaio. Horrenbestez, gaitz hau gure listu-guruinen funtzionamenduan alterazioren bat ematen denean gertatzen da. Noizbait azaldu dugun moduan, listuak zeregin garrantzitsuak betetzen ditu: ahoaren baitan dauden ehunak hezeak mantentzen ditu eta ondorioz, ohikoak suertatzen diren eginkizunak errazten ditu, besteak beste, hizketa edota mamurtzea. Horrez gain, aho-eremuaren garbiketan laguntzen du eta bakterien pilaketa erregulatzen du, jan ostean geratzen diren azidoak eta azukrea murriztuz. Funtzio honek gasik gabeko urak ere egin dezake.

Ondorioz, txistuaren urritasunak eguneroko bizitzari kalte egin diezaioke, eragozpenak sortuz oso ohikoak diren eginkizunetan (hitz egin, murtxikatu…). Gaixotasun maila ez daukan arren, xerostomia jasatea oso gogaikarria izan daiteke eta zuzenean eragiten dio gure bizi-kalitateari.

Arazo hau sortu dezaketen arrazoiak ugariak dira, hala nola: publikoaren aurrean berba egin, estresa eta antsietatea, dieta desorekatua, tabakoaren kontsumoa, eta gaixotasun zehatzak jasatearen ondorioz kontsumitzen diren farmakoak hartzea. Motiboen inguruan informazio gehiago nahi izatekotan, ez izan zalantzarik eta jarri zaitez gurekin harremanetan. Xerostomiari aurre egiteko modua kausaren araberakoa izango da eta horregatik gomendatzen zaitugu bisitan etortzea sintomaren bat sentitzekotan. Gaur egun, xerostomia oso hedatua dago: biztanleriaren %20 baino gehiagori eragiten dio. Ohikoagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino eta 50 urtetik gorakoetan, ehunekoa bikoiztu egiten da.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]