Erreanimazio kardiopulmonarrari buruzko ikastaroa gure langileentzat

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_single_image image=”1215″ img_size=”medium” style=”vc_box_shadow_3d” onclick=”link_image” css_animation=”left-to-right”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Gogora dezagun bat-bateko bihotz-gelditzea bihotzak gorputzari eta burmuinari odol gehiago ponpatu ezin dienean gertatzen dela. Orokorrean, bihotzaren bultzada elektrikoak azkarregiak (takikardia bentrikularra), kaotikoak (fibrilazio bentrikularra) edo biak bihurtzen direnean ematen da. Kasu gehienetan, ez da inolako sintomarik edo abisurik somatzen jazo aurretik.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]

Norbaitek bat-bateko bihotze-gelditze bidezko sinkopea sufritzen duenean, funtsezkoa da AED-a (kanpoko desfribiladore erdiautomatikoak) erabiltzea eta erreanimazio kardiopulmonarrari hasiera ematea bizia salbatzeko aukerak izan nahi baditugu. Orain arte burututako ikerketek baieztatzen dute desfibrilazioa lehenengo minutuan zehar garaiz egiten bada, pazienteak bizia salbatzeko dituen aukerak %90ekoak direla. Hortik aurrera, bizirik irauteko indizea %7-10 bitartean jaisten da minuturo.

2011 urtean Ortiz-Vigón klinika aipatutako AED-ekin hornitu zen lehenetarikoa izan zen hortz zentroen artean. Horrez gero, klinikako profesional gutziak desfibriladorearen erabileran trebatuak eta akreditatuak dira behar izanez gero.

Erreanimazio kardiopulmonarrari buruzko heziketa-aktibitate berri honekin, Ortiz-Vigón Klinika sorospen-kalitatean punta-puntako zentroa dela berresten du eta ez bakarrik bere klinikako pazienteei, baizik eta Bilbo erdialdeko jenteari ziurtasuna eta lasaitasuna ematen laguntzen die.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_empty_space][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,print,mail” style=”icon”][vc_empty_space][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!