Navidad y galletas

Konturatu garenerako, baditugu berriro hemen Gabonak. Egun seinalatuak dira eta egun hauetaz gozatzen ez dutenak badira ere, askorentzat poztasun, ilusio, magia eta senide zein lagunekin topo egiteko garaia da. Zalantzarik gabe, urte-garai honetan bestelako giroa arnasten da eta gure errutinaz kanpoko ekintzak burutzen ditugu.

Eta Gabonei buruz hitz egiten badugu, bazkari eta afariei buruz egin behar dugu berba. Afari eta bazkari oparo hauetan urteko gainontzeko egunetan jaten duguna baino gehiago eramaten dugu ahora eta bestelako garaietan ezta probatu ere egiten ditugun ahogozagarriak jaten ditugu.  Ez dugu egunotako giroa izorratu nahi, baina komenigarria da gogoratzea, aurre hartze gisa, nola eragin dezaketen elikagai/edari jakinek gure aho-hortzetako osasunean.

Mahai-inguruan kontuan hartzekoak

  • Gozokiak: mazapanak, bonboiak… Postrearen momentua Gabonetan, zalantza barik, azukrearen festa da. Hainbeste azukre janda, txantxarrak edukitzeko arriskua areagotzen da eta hortzetako sentsibilitatea handitzen da.
  • Jaki gogorrak: turroiak, itsaskiak, etab.: kosk egiterako orduan kontuz ibili behar gara, gure hortz-haginak kaltetu egin baitaitezke, batez ere, konposite edo portzelanazko estalkiak baditugu.
  • Edari azidoak: ardo zuria gorria baino, garagardoa, freskagarriak, edari energetikoak… Gabonetan ura alde batera uztera jotzen dugu eta bestelako edariak hartzen ditugu. Aipatutako edarien azidoak modu berezian eragingo diola hortzetako sentsibilitateari gogorarazi nahi dugu.

Ohiturak mantendu eta gozatu

Errutina aldaketek gure aho-hortzetako ohiturak aldatzen dituzte. Ortiz-Vigón Klinikan jaiez topera gozatu dezazuen nahi dugu, baina aurretik aholku txiki batzuk eman nahi dizkizuegu:

  1. Navidad y regaloHortzetako eskuila eskura: aipaturiko bazkari eta afari asko etxetik kanpo dira. Ez hori bakarrik, otordu artean gehiago jaten dugu. Ez du hainbesteko ahalegina eskatzen hortzetako eskuila eta pasta gurekin eramatea eta behar den momentuan hortzak garbitzeko ohitura ez galtzea. Minutu batzuk besterik ez dira!
  2. Ez utzi alde batera zure dentistaren aholkuak: hortzetako tratamenduren bat jarraitzen bazaude, ez utzi alde batera dentistaren jarraibideak. Hori egitekotan tratamenduak okerrera egin dezake, edo atzeratu egin daiteke, baita zapuztu ere… Saia zaitez tratamendua posible den heinean jarraitzen!
  3. Opari erabilgarriak: horixe, batzuetan opariak erosterako orduan estualdi batean aurkitzen dugu gure burua. Aho-hortzetako osasuna mesedetu dezaketen produktuekin, esate baterako eskuila elektrikoekin, bete-betean asmatu dezakegu.

Amaitzeko, Ortiz-Vigón Klinikan gomendatzen duguna da… irribarre egitea. Ez zaitu zu bakarrik poztuko, baizik eta zure ingurukoak ere. Gure aho-hortzetako osasunarekin formalak izan bagara, zergatik ez harro agertu gure irribarrearekin? Zorionak eta gozatzera!

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?