Web Mediko Akreditatua ziurtagiria berritzea lortu dugu

Atsegin handiz iragartzen dizuegu, beste behin ere, Ortiz-Vigón Klinikak Web Mediko Akreditatua ziurtagiria berritzea lortu duela. Oso pozik gaude gure web orria kalitatezko eta konfiantzazko web orri bezala aintzatetsia izan delako, Bilbon dauden kliniken artean profesionaltasunaren eta zorroztasunaren berme garela agerian utziz. Nahi izanez gero, edonoren eskura dago ziurtagiariaren gaurkotasuna egiaztatzea gure web orriko portadaren behekaldean dagoen logotipoan click eginez.

Clínica Ortiz-Vigón de Bilbao obtiene el sello Web Médica Acreditada

Web Mediko Akreditatua (WMA) ziurtagiria Bartzelonako Medikuen Elkargoak sustaturiko Estatu osoko osasun zentroei zuzenduriko web medikoen kalitatezko akreditazio-programa da. Biztanleriari eskaintzen zaion zerbitzua da, independientea eta irabazi asmorik gabekoa. Bere helburu nagusia Interneten aurkitu daitekeen osasunari buruzko informazioaren kalitatea hobetzea da. Gauzak horrela, kalitatezko ziurtagiri honen eskurapenak esan nahi du Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoren webak konfiantzazko eta kalitatezko edukiak dituela. Akreditazio-sistema honen xedea Interneteko informazioa mailakoa izatea eta mediku, osasun esparruko prodesional, paziente eta bestelako hiritarrentzat erreferentzia gisa jardutea da. Ziurtagiria lortzeko bete behar diren jardunbide egoki askoren artean, besteak beste, talde medikoaren partaide bakoitzaren elkargoa eta elkargo zenbakia publikoa izatea dago. Modu horretan, hemen lan egiten duten profesionalek ofizialki eta legalki akreditatutako taldea osatzen dutela erakusten da.

Hala ere, ez gara konformatzen eta lanean jarraituko dugu pazienteek, profesionalek, hornitzaileek eta erabiltzeile orok gugan konfidantza izan dezaten, ez bakarrik gure webak eskaintzen dituen edukietan, baizik eta gure taldeak burutzen duen eguneroko lanean ere.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on