Txupetea, kide edo arerio?

chupete

Txupetea, ingelesez “pacifier” adieraz ezaguna, bakea eta barea dakarkie etxeko txikienei.  Teteak, edo hatz lodia bere ordainean, umetxoa lasaitu eta zurrut egiteko bere grina asetzen du, lehengo hilabeteetan gartsuagoa izaten dena. Ezer berri gai honen inguruan. Halere, eztabaida puri-purian dago: noiz arte erabil dezake haur batek txupetea bere osasunari kalte egin gabe?

Behinik behin, txupeteak ez luke inolako malformaziorik sortu behar hortzetan baldin eta umetxoak hiru urte egin aurretik erabiltzeari uzten badio. Bizitzaren aurreneko bi urteetan, bere errealitatea ahoaren inguruan eraikitzen da: jaten ikasten du eta haginka egiteko ohitura hartzeaz gain, topatzen duen edozer ahora eramaten du. Elikatzeko beharrarekin zerikusirik ez duen zurrupatzeko premia sentituko du, txupetea erabiliz asetuko duena. Hala eta guztiz ere, haztearekin batera behar hori desagertuz joango da. Ondorioz, “aringarri” honen erabilera murrizten saiatu behar gara haurrak 2 urte egiten betetzen dituen momentuk aurrera. Txupetearen erabilera hirugarren urtetik aurrera eteten bada, hortz aldean eragindako kalteak (eragin izan baditu) atzeragarriak direla erakusten dute hainbat ikerketetako datuek. Ostera, zupakiaren usadioaren luzapenak malformazioak sortu ditzake. Horrenbestez, arazo baten aurren egon gaitezke aipaturiko 3 urtetxoetatik aurrera umeak txupetea edo hatza erabiltzen jarraitzen badu, izan ere, goiko masailaren lekualdatzea gerta liteke eta honek murtxikatzearekin loturiko arazoak ekar ditzake, baita ahoskeran eragin ere.

Betiko legez, odontologora erregulartasunez joateko ohitura hartzen badugu, txikien ahoetan agertu daitezkeen arazoak ekidin ditzakegu. Eskolara bueltatu berri garen honetan, momentu aparta da guri bisita bat egiteko. Hemen itxaroten zaituztegu!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on