Trebakuntza jarraia

Onenengandik ikasten: David Herrera doktoreak eskainitako ikastaroa Hagintarien Elkargoan

Orain dela egun batzuk aurreratu genuen bezala, egun hauek oso intentsoak izan dira Ortiz-Vigón KlinikaPerioCentrum Bilbaoko kideentzat. Aurreko egunetan, trebakuntzarako eskainitako denborak gure profesionalen egunerokoaren zati garrantzitsua hartu du, beti ere hobetzeko helburua mantenduz eta ondorioz, gugan konfiantza daukaten pazienteei tratamendurik onenak eskaintzeko jomuga begibistatik galdu gabe.

Testuinguru honetan, gure taldeko hainbat kidek “Prebentzio- eta tratamendu-periodontalaren eguneratzea: antimikrobianoen erabilera arrazionala” ikastaroan parte hartu dute, Bizkaiko Hagintarien Elkargoko egoitzan ospatua. David Herrera doktoreak, Madrilgo Konplutense Unibertsitateko dekanordea eta SEPAko presidente oiha, eskainita eta gure zuzendari klinikoa den Alberto Ortiz-Vigón doktoreak koordinatuta, partaideek aukera izan zuten gaixotasun periodontalaren prebentzio eta tratamendu arloko azken nobedadeak ikasteko. Partaide horien artean aurkitzen ziren gure kideak Mª Carmen Blanco, Judit Díaz, Idoia Ayllón, Eva González, Mónica González eta Jordi Navarro doktorea.

“Ehun Bigunen Erabilera”-ren ikastaroaren I. Modulua

Gure arloko ikastaro eta ekitaldietara joateaz gain, gure profesionalek, periodontzian eta inplantologian espezialistak diren heinean, irakaskuntza lanak ere betetzen dituzte. Askotan esan bezala, PerioCentrumen zutarrietako bat trebakuntza da eta horregatik jarri zen martxan PerioCentrum Academy-ren programa formatiboa, sektoreko profesionalei zuzenduta.

Asteburu honetan, PerioCentrum Academyk berriz ekin dio bere jarduerari Madrilen burutu den “Ehun Bigunen Erabilera”-ren ikastaroaren I. Moduluarekin. Ikastaro honen helburu nagusia teknika mukogingibal eguneratuenen erabilera konkretua irakastea da. Oso pozik gaude, oraingo honetan ere, arrakasta handia eduki dugulako partaidetzaren aldetik. Izan ere, leku guztiak agortu egin ziren.

Halere, Ehun Bigunen Erabilera ikastaroa ez da hemen amaitu, hurrengo ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean bigarren modulua burutuko baita. Informazio gehiago, hemen.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.