Protesiak

Prótesis dentales en Bilbao, tratamientos de Clínica Ortiz-Vigón

Hortz protesia hortz berri artifizialak ipintzea da, bai hortz naturalen gainean, berreraikitzeko, bai inplante txertatuetan, hortz naturalen ordezko gisa.

Hortz protesia bizitza guztirako da?

Gure materialen kalitatea hobetuaz, protesiek ahalik eta urte gehien iraun dezaten saiatzen gara. Jarraibideak betetzea, arrisku faktoreak saihestea eta mantentze saioetara joatea gure tratamenduen arrakastaren berme dira.

Hortzerien ordez inplanteak jar daitezke?

Hortz-haginik ez dagoenean jartzen dira hortzeriak, eta ezerosoak izaten dira aho barruan eta bizitza kalitateari eragiten diote. Urte askoan eraman arren hortzeria ahoan, beti dago inplanteak jartzea, ipini eta kentzeko hortzeriaren ordez inplanteen gaineko protesi finkoa edukitzeko.

Hortz inplanteak (titaniozko sustraiak) masailezurrean ipini ondoren, neurriko hortz protesi bat fabrikatu behar da. Horretarako, beharrezkoak dira zenbait proba neurketakegiteko eta egiturak konprobatzeko, bai eta doikuntzetarako eta estetikarako, emaitza arrakastatsu eta iraunkorrak lortzeko. Beti erabiltzen ditugu merkatuko materialik onenak doikuntzaren zehaztasunik handiena eta protesien iraupenik luzeena lortzeko.

Berehalako karga pazienteari hortz finkoak egun berean izateko aukera ematen dion teknika bat da. Txarto dauden hortzak atera, hortz inplanteak ipini, neurriak hartu eta inplante ipini berrien gainean hortz finkoak jartzen dira. Hortz horiekin pazienteak erosotasunez jan ahal izango du eta operazio osteko aldian oso molestia gutxi izango ditu. 24 ordu baino gutxiagoan jartzen diren hortz horiek behin-behinekoak dira. Gero, egoki iritzitakoan, behin betiko protesia jarriko zaio.

Hortzak falta diren lekuaren inguruko hortzak taillatu eta jan egiten dira. Horrela, ordezkoa jarri behar den gunearen aurrean eta atzean dauden hortzeetan eutsita eta bermatuta geratuko da protesia edo zubia. Hortzen gaineko protesi finko mota hau erosoa eta iraunkorra da, baina ez hortz inplanteak bezain bestekoa.Hau egin ahal izateko norberaren haginak eduki behar dira egoera bai hortzik gabeko lekuaren aurrean eta atzean.

Honelako protesiak oian bermatzen dira eta kako formako euskailuak dituzte ondoko hortzetan. Honelako protesiak batez ere behin-behineko jartzen dira. Ez da irtenbiderik onena epe luzera, bermatzen den hortzen pronostikoa okertu egiten dutelako.

Hortzek kolorea galtzen badute edo eraldaketa estetikoak jasaten badituzte, irtenbide bikaina da portzelanazko estalkiak ipintzea. Hortzaren lodiera apur-apur bat jaten da gero neurriak hartu eta portzelanazko estalkiak hortzari zementuz itsasteko.