Prebentzioa

Prevención en Bilbao, tratamientos dentales de Clínica Ortiz-Vigón

Gure lehen helburua, hortz tratamenduen aurretik, gaixotasunei aurrea hartzea da.Hortzen arazorik gehienen erruduna hortz-haginen inguruan hortzetako bakterio plakapilatzea denez, gure helburua hori ezabatzea izango da.

Hortzetako bakterio plakak (mintz biologikoak) zenbait bakterio ditu. Batzuek haginetako txantxarra sortzen dute (hortzen esmaltea suntsitzen dute) eta beste batzuek gaixotasun periodontalak (gingibitisa eta periodontitisa) sortzen dituzte, oiei eragiten baitiete eta hortzei eusten dien hezurra birxurgatzen baitute.

 Prebentzio programa

Hain kaltegarria izanik, nola saihestuko dugu hortz-haginen artean hortzetako bakterio plaka metatzea?OSO ERRAZ.  Zutabe bi dituen prebentzio programa baten bidez:

  • Etxean ahoa egunero ondo garbituta; ikasi beharra dago ondo garbitzen eta batzuetan higienista batek monitorizatzea beharrezkoa izaten da.
  • Aldiro ahoa garbitzeko eta hortz plaka eta sarro metatuak kentzeko bisita batera joanda. Maiztasuna 4 hilean behin eta urtebete bitartekoa izango da.

Gure prebentzio programa betetzen baduzu zure hortzak urte gehiagoz erabiliko dituzu, arazoak, eragozpenak, denbora eta dirua aurreztuko dituzu.

Gaixotasun periodontalaren (piorrea) maiztasuna hain zabala denez, gaur egun helduek hortzak galtzeko lehen eragilea izatera heldu da.Gaixotasun honen kausa nagusia hortzen artean bakterio plaka pilatzea da. Higiene profesional baten bidez hortz plaka metatu horiek aldiro kenduz gero, periodontitisa edo piorrea gehiagora joatea eragozten da. Horregatik, prebentzio programa bat daukagu, hau da, gehienez 6 hilean behin edo gutxienez urtebetean behin aldiroko higienea egitea. 30 urte baino gehiagoko esperientziaren ondoren emaitza bikaina ematen duela ziurta dezakegu.

Aho osasuntsua dutenek ere hortz plaka eta sarroa kentzeko prebentziozko higiene profesionala behar dute aldiro. Horrela aho osasuntsua, garbia eta estetikoa izan ahalko dute.

Txantxarra urte askoan izan da gizakiaren hortzetako arazo nagusia. Aldiro fluorra hartzeak indartu egiten du gaur egun erabiltzen diren haginetako pasta fluordunen eragina. Horregatik, txantxarrik ez izateko, aldiro garbiketa profesional bat egin behar da, fluorrezko gel kontzentratu bat ere aplikatzeko.

Última actualización hace

Última actualización hace