Periodontzia

Periodoncia en Bilbao, tratamientos de Clínica Ortiz-Vigón

Badago uste ustel bat, oiek odola jariatzea normala dela dioena. Baieztapen hori guztiz okerrekoa da. Oiak odola botatzen badu, oiak handitzen dituen bakterioak dabiltzala esan nahi du, eta, kasurik aurreratuenetan, hortzak galtzea eragin dezake.

Periodontziak trata ditzakeen gaixotasun periodontalak hauek dira:

  • Gingibitisa
  • Periodontitisa (piorrea)

Oso sarritan gertatzen dira, ahoan ditugun bakterioek sortuta, eta batak besteari kutsatzen errazak izateaz gain, gaixotasuna jasateko joera genetikoa ere izan dezakegu. Bakterio horiek ez direnean ondo ezabatzen, oiei eragiten diete eta sortzen diren hanturak azpialdetik zabaltzen dira hortzei eusten dieten hezurra eta ehunak suntsitzeraino, eta hortzen pronostikoa okertu egiten da.

Odoljarioa eta hantura dagoenean gaixotasun periodontalik dagoen edo ez dagoen egiaztatu behar da. Diagnostikatuta dagoenean, tratamendu periodontalaren oinarrizko fasea egin behar da, hau da, sustraiak arraspatu eta lisatu behar dira. Teknika hau ez da kirurgikoa, eta bakterioen koloniak ezabatzen dira, profilaxi sakona eginaz odoljarioa eta hantura ezabatzeko eta hezurraren galera egonkortzeko.

Oiak atzeratzeagatik edo oi atzeratuak edukitzeagatik hortzaren sustraia agerian geratzen denean oia mentatzea gomendatzen da. Ebakuntza kirurgiko bat da, anestesia lokala eta mikrokirurgiako teknikak erabiltzen dituena. Kasurik gehienetan, oia ahosabaitik hartu behar izaten da eta sustraia estali nahi dugun lekuan mentatzen da. Kirurgia lan hori ez da batere traumatikoa eta ebakuntzaren ondorengo aldia bikaina izaten da, ia ez baitago molestiarik. Oiaren ordezko artifizialak ere badaude, onak eta aurrez ezagunak diren emaitzak izaten dituztenak.

Kasurik aurreratuenetan, hezur galera handiena dagoenean, oia manipulatu behar dugu, haren azpira heldu eta horrela hortz sustraien kutsadura kendu, hau da, ahoko bakterio flora harri gogortuen moduan pilatu den lekutik kendu.

Behar denean birsorkuntza periodontalaren teknikak erabil ditzakegu galdutako hezurraren zati bat berreskuratzeko. Gaur egun, gure hortzetako proteinetatik eratorritako biomaterialak erabiltzen dira, hezurra birsortzeko aukera ematen baitigute, emaitza onarekin, pazientearen baldintza anatomikoak aldekoak direnean.

Última actualización hace

Última actualización hace