Oklusioa

Oclusión en Bilbao, tratamientos dentales Clínica Ortiz-Vigón

Aho eta aurpegiko minaren kausa nagusia, hortzak aparte, giltzadura tenporomandibularraren (GTM) gaitzak eta masailezurreko giharren gainkarga eragiten duten oklusio arazoak dira.

Zer da giltzadura tenporomandibularra?

Gure masailezurra burezurrari lotzen dion sistema da GTM, masailezurrari mugimendu guztiak egiteko erraztasuna ematen diona, hala nola ahoa ireki eta ixtea.

Zein dira GTMaren disfuntzioaren sintomak?

GTMaren disfuntzioaren sintomarik ohikoenak irekiera mugatuta edukitzea, ahoa irekitzean eta ixtean zaratak egitea eta mina belarrietan, lepoan, sorbaldan edo buruko minak sarritan izatea.

Patologia hori sarri-sarri gertatzen den arazoetako bat da, eta aldi berean ezezaguna dugu, baina ahoaren eta aurpegiaren osasuna eta aldartea eraldatzen dute. Estresak, antsietateak edo oklusio okerrak dira eragin handiena dutenak haren garapenean.

Ohiko beste patologia batzuk aho barrunbeko gaixotasunen artean, ez berez hortzenak, oklusio arazoak eta bruxismoa dira.

Zer da oklusioa?

Oklusioa esaten dugunean hortz-haginen lerrokadura eta goiko hortz-haginak behekoekin elkartzean nola egiten duten esan gura dugu, hau da, haginkada. Haginkatzeko moduaren edozein desdoikuntzak giltzaduran arazoak erakar ditzake.

Zer da bruxismoa?

Haginak gehiegi estutzea edo karraskatzea ere oso ohikoa da, bruxismo moduan ezagutzen dena, alegia. Horrek hortzak higatzen ditu, eta giharretako eta buruko minak sortzen ditu. Gure masailezurreko tentsio horrek estresarekin du lotura eta sarritan igarri gabe jasaten da edo ez da diagnostikatzen, eta min kronikoa bihurtzen da; pertsonen bizi kalitateari asko eragin diezaioke.

Zer konponbide dute gaitz hauek?

Ortiz-Vigón klinikan oklusioan eta GTMan espezialistak direnak dauzkagu, eta hortzen arteko kontaktua hobetzeaz arduratzen dira funtzio zuzena lortzeko, estetika hobetzeko eta masailezurraren giltzaduraren eta masailezurraren giharren eraldaketak tratatzeko.