Loaren terapia

Terapia del Sueño

Loaren apnea gaitz arrunta da; arnasan pausaldi bat edo gehiago egiten du gaitz hau duenak.Geldialdiak segundo gutxi batzuk edo minutu batzuk iraun dezake eta ordubetean gutxienez 30 aldiz izaten da, maiztasunari dagokionez. Pausaldia zurrunga ozen batekin amaitzen da. Patologia kroniko bat da, loa eraldatzen duena. Loaldian gertatzen denez, patologia detektatzen lehena, senideren bat izaten da edo lo ohe berean egiten duen norbait.

Loaren apnea arruntena loaldiko buxatze apnea da. Arnasbideen diametroa txikitu edo blokeatu egiten da loaldian. Arnasa hartzen saiatzean, alde buxatutik igarotzen den aireak zurrunga bortitzak eragin ditzakek. Sintomatologia ohikoena gehiegizko logura egunez, zurrunga bortitzak eta haserrekortasuna dira.

Loaldiko buxatze apnea jasaten duenak gure taldearen tratamendua eta jarraipena jasotzea da gure helburua. Tratamendua masailezurra aurreratzeko gailua da, masailezurra eta mihia aurrerantz eramateko mekanismoa duena, arnasbideak irekita mantentzeko; horrela arnasketa egokia eta zuzena gertatuko da loaldian. Horrek loaren kalitatea hobetuko du. Arnasketa maila egokia izateko behar den irekiera maila lortutakoan, aldiroko azterketen bidez egin beharko da jarraipena.

Última actualización hace

Última actualización hace