Hortz-haginak ordubetean

Dientes en una hora, tratamientos dentales de Clínica Ortiz-Vigón

Zertan datza ‘hortzak ordubetean’ teknika?

Teknika kirurgiko espezifiko bat, inbasio gutxieneko kirurgia gidatua, haginak berehala ipintzearekin / berehalako kargarekin konbinatzea da.

Inbasio gutxieneko kirurgia gidatua deritzon prozesu kirurgikoaren zehaztasunari esker, ordenagailu bidezko azterlan erradiologikoak ematen duen informazioa erabiltzen baitu, pazientearen ahoa eta hezurra irudikatzen dira. Horretan oinarrituta, software informatiko baten bidez, ahoan ezarriko diren inplanteen posizioa, norabidea, diametroa, luzera eta sakonera planifikatzen dira. Hortik, pazientearentzako hortzak ebakuntza egin aurretik fabrikatu ditzake laborategiak.

Hortz protesia inplanteak ipini eta jarraian jarriko da. Molestiak hutsaren hurrengoa dira, prozedura guztia oia altxatu gabe egiten delako, jostura punturik gabe, ebaki gabe… eta saio bakarrean.

Honelako teknikak erabilita kirurgia denborak laburtzen dira eta operazio ondorengo molestiak gutxitzen dira.

Desegokiespenik badago?

Egon, oso gutxi daude, inplante tradizionalak ipintzeko berberak. Baina jarraibideak bete behar dira, eta kirurgia gidatua egiteko berebiziko kasua dela egiaztatu behar da.

Hortzak ordubetean ipini ondoren zainketa berezirik behar da?

Jostura punturik ez dagoenez, pazientea arin has daiteke eguneroko lanetan. Hiru edo lau hilabetean dieta biguna egin behar du, besterik ez, gehiegi ez murtxikatzearren eta inplanteen txertakuntza arriskuan ez jartzearren. Helburua hezurra ondo eta guztiz orbaintzea da.

Última actualización hace

Última actualización hace