Erradiologia

Radiología en Bilbao, tratamientos dentales de Clínica Ortiz-Vigón

Hortz erradiologia kontzeptua apurka-apurka bilakatu da azken urteotan, eta erradiologia digitala deritzona izatera heldu da; bere abantaila esposizio erradiologikoa gutxitzea da. Dimentsio biko erradiografien abantailak gorabehera, gaur egun 3D sistemak erabiltzen ditugu, hala nola hortz-haginen OTA. Askoz informazio zehatzagoa ematen digu ahoko eta hortzetakopatologiez eta giltzadura tenporomandibularraz, tumoreak goiz diagnostikatzeko funtsezko tresna izateaz gain.

Tratamenduak:

    • Sorta konikoko i-CAT eskanerra / 3 dimentsioko OTA digitala
    • Ortopantomografia: ahoaren eta giltzaduren ikuspegi orokorra ematen digu. Baliagarritasunak:
      • Umeen hazkuntzako hortzaldian hortzek duten posizioa.
      • Judizioko haginen / Zuhurraginen posizioa.
    • Aho barneko erradiologia periapikala:gardentasun handiagoa izateko gune konkretuetan. Hortzen txantxarra eta gaixotasun periodontala goiz diagnostikatzeko.

Hortzen eskaner bat edo ordenagailu bidezko tomografia axial bat hiru dimentsioko erradiografia bat da, ahoaren bolumen osoa edo partziala harrapatzen duena, software informatiko baten bidez tratatuz gero tratamendu ugari ikusi, zehaztasunez neurtu, diagnostikatu eta planifikatzeko erabiltzen duguna, bai eta bestetara nekez ikusi ahalko genituzkeen masailezur patologiak detektatzeko ere erabiltzen duguna.

3D i-CAT hortz eskanerrak ahoko egitura gotor guztiak zehatz eta xehetasunez ikusten laguntzen digu, bai hortz-haginak bai hezurra. Hortz-haginen inguruan dagoen hezurra hiru dimentsiotan ikusteko eta neurtzeko balio digu, egin behar den tratamendu motarik onena balioesteko. Kasu hauetan da gomendagarria:

  • Infekzio periapikalak dituzten pazienteak: txantxarrek aurrera egiten dutenean hortzetako nerbioak eraginda geratzen dira eta hortzaren puntan infekzio gune bat sortzen dute.Ordenagailu bidezko sorta konikoko tomografiak(CBCT)lesioaren hedadura erakusten digu.
  • Inplanteak dituzten pazienteak:inplanteak ipiniko ditugun gunean dagoen hezur kantitatea eta inguruko egitura anatomiko biziak (beheko hortz nerbioa eta masailezurreko sinua) ikusi eta zehatz neurtzeko aukera ematen digu eta inplanteak ipintzea modu birtualean simulatzeko aukera ematen digu, hasi aurretik kasu bakoitza zehaztasunez planifikatzeko.
  • Ortodontziako pazienteak: hezur arazoak eta hortzen arteko erlazioak ortopantomografia klasikoaren eta telerradiografiaren bidez baino zehaztasun handiagoz balioesteko aukera ematen du. Paziente nerabe eta helduentzat dago batez ere gomendatuta.

Kirurgia gidatua edo inbasio gutxieneko kirurgia egiteko aukera ere ematen digu: ordenagailuko software bateko plangintza birtualean oinarrituta egindako txantiloi baten bidez ipintzen dira inplanteak.

Última actualización hace

Última actualización hace