Endodontzia

Endodoncia en Bilbao, tratamientos dentales en Clínica Ortiz-Vigón

Kirurgia gidatua edo inbasio gutxieneko kirurgia egiteko aukera ere ematen digu: ordenagailuko software bateko plangintza birtualean oinarrituta egindako txantiloi baten bidez ipintzen dira inplanteak.

Endodontzia beharrezkoa den egoera ohikoena txantxarra da, bakterioek hortz-mamia harrapatu eta hantura eta/edo infekzioa eragin duten kasua. Patologia hau hortza inguratzen duten ehunetara heda daiteke (bereziki hezurrera). Endodontziaren bidez patologia eragin duen agentea ezabatzen dugu, hau da, bakterioak, eta horien ugalketa saihesten dugu sustraiaren barnea zigilatuaz, eta, hortaz, prozesua sendatzea lortzen da. Horrela, hortza mantentzen dugu eta erauztea saihesten dugu.

Prozedurak ez du minik ematen, eta ebakuntzaren ondorengo molestiak arinak izaten dira, salbuespenak salbuespen.Normalean nahikoa izaten da bisita bakarra, kasu bakoitzaren baldintza eta ezaugarri berezien mendean badago ere. Endodontziaren arrakasta tasa % 90etik gorakoa da.

Última actualización hace

Última actualización hace