Aho medikuntza

Medicina Oral en Bilbao, tratamientos dentales de Clínica Ortiz-Vigón

Aho medikuntza edo ahoko medikuntza patologia odontologiaren eremu bat da, hain zuzen, aho barrunbeko baina ez berez hortzetako gaixotasunen aurrezaintzaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen dena. Gaixotasun horiek eragiten dieten egiturak, eta sortzen dituzten sintomak, askotarikoak dira. Horietako batzuk mukosan agertzen diren ultzerek edo aholegarrek ematen duten mina, listu guruinen ondoezagatik sortzen den aho lehortasun ezerosoa, infekzioak, kisteak edo, batzuetan ulergaitza dena, ahoko erremina dira.

Minbizi aurreko lesioen diagnostiko goiztiarra

Aho medikuntzaren barruan minbizi aurreko lesioen eta ahoko minbiziaren azterketa nabarmendu daitezke, horiek goiz diagnostikatzea odontologoaren ardura handienetako bat izaki, ahoko osasunaren profesionala baita. Horrek guztiz baldintzatuko du gaixotasunaren bilakaera, eta hilkortasuna zeharo gutxituko du.

Ez duzu ahaztu behar ahoaren esplorazio egokiak ahoko mukosa guztia arakatzea eskatzen duela, ez hortzak bakarrik, eta horregatik daukagu patologia horien detekzioan, prebentzioan eta tratamenduan prestaturik eta espezializatuta dagoen talde bat.

Última actualización hace

Última actualización hace