Hortzetako inplanteak
Inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, pazienteen masailezurrean txertatzen direnak, hagin berriei eusteko.
Protesiak
Hortz-haginen bat edo gehiago falta bada, haren edo haien lekuan protesiak jar daitezke, hortzen gainean nahiz inplanteen gainean.
Periodontzia
Sarritan gertatzen dira gaixotasun periodontalak, eta ahoan dauzkagun bakterioek sortzen dituzte.
Mikrokirurgia
Ortiz-Vigónen egiten diren ebakuntza mikrokirurgikoek inbasiorik gutxiena dute ahoko eta hortzetako osasunerako.
Prebentzioa
Gure lehen helburua, hortz tratamenduen aurretik, gaixotasunei aurrea hartzea da.
Hortzetako estetika
Hortz zuri, argi eta ondo lerrokatuek konfiantza emango digute irribarre zabal eta garbi egiteko.
Ortodontzia
Hortzen malposizioen, maloklusioen eta hortz-aretoen ikerketaz, prebentzioaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen den espezialitatea.
Hortz-haginak ordubetetan
“Inbasio gutxieneko kirurgia gidatua” teknika kirurgikoa hortzak berehala ipintzearekin konbinatzea da.
Erradiologia
Ordenagailu bidezko tomografia axiala bezalako 3D sistemak erabiltzen ditugu, tratamenduak burutu ahal izateko informazio zehatzagoa ematen digute eta.
Endodontzia
Hortz-haginen sustraiak bizigabetzeko espezialitatea da, eta sustrai hodietako kutsadura ere kentzen da.
Aho medikuntza
Aho medikuntzak aho barrunbeko baina ez berez hortzetako gaixotasunen aurrezaintza, diagnostikoa eta tratamendua egiten du.
Oklusioa
Ahoko eta aurpegialdeko minaren kausa nagusia giltzadura tenporomandibularraren gaitzak eta oklusio arazoak dira.
Loaren terapia
Bai zurrungak bai loaren apnea herritar askori eragiten dioten gaitzak dira, ezagut ezazu horien tratamendua.