Tratamenduak

foto de chica sonriendo

ZU IRRIBARREZ IKUSTEA GUSTATZEN ZAIGU

 

Bilboko Periocentrum Ortiz-Vigón klinikan hortz-tratamendu ugari dituzu eskura.

 

Diziplina anitzeko profesional-taldea gara: odontologiako arlo guztietan adituak ditugu, eta horregatik tratamendu guztiz pertsonalizatua eta integrala eskaintzen dizugu prozesu osoan zehar.

 

Gure taldeak kasuak aztertzen ditu saio klinikoetan. Saio horietan, gure ikuspegiak bateratzen ditugu, paziente bakoitzaren ikuspegi orokorra izateko.

icono implante
Hortzetako inplanteak

Inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, pazienteen masailezurrean txertatzen direnak, hagin berriei eusteko.

icono periodoncia
Periodontzia

Sarritan gertatzen dira gaixotasun periodontalak, eta ahoan dauzkagun bakterioek sortzen dituzte.

icono prótesis
Protesiak

Hortz-haginen bat edo gehiago falta bada, haren edo haien lekuan protesiak jar daitezke, hortzen gainean nahiz inplanteen gainean.

icono microcirugía
Mikrokirurgia

Ortiz-Vigónen egiten diren ebakuntza mikrokirurgikoek inbasiorik gutxiena dute ahoko eta hortzetako osasunerako.

icono prevención
Prebentzioa

Gure lehen helburua, hortz tratamenduen aurretik, gaixotasunei aurrea hartzea da.

icono estética
Hortzetako estetika

Hortz zuri, argi eta ondo lerrokatuek konfiantza emango digute irribarre zabal eta garbi egiteko.

icono ortodoncia
Ortodontzia

Hortzen malposizioen, maloklusioen eta hortz-aretoen ikerketaz, prebentzioaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen den espezialitatea.

icono dientes 1 hora
Hortz-haginak ordubetetan

“Inbasio gutxieneko kirurgia gidatua” teknika kirurgikoa hortzak berehala ipintzearekin konbinatzea da.

icono endodoncia
Endodontzia

Hortz-haginen sustraiak bizigabetzeko espezialitatea da, eta sustrai hodietako kutsadura ere kentzen da.

icono medicina oral
Aho medikuntza

Aho medikuntzak aho barrunbeko baina ez berez hortzetako gaixotasunen aurrezaintza, diagnostikoa eta tratamendua egiten du.

Icono oclusion y ATM
Oklusioa

Ahoko eta aurpegialdeko minaren kausa nagusia giltzadura tenporomandibularraren gaitzak eta oklusio arazoak dira.

icono terapia sueño
Loaren terapia

Bai zurrungak bai loaren apnea herritar askori eragiten dioten gaitzak dira, ezagut ezazu horien tratamendua.

Markarik onenekin bakarrik