Tokion egongo gara International Education Week-en parte hartzeko

Trebakuntzarako aparteko testuingurua

Clínica Ortiz-Vigón en International Education WeekAste honetan zehar Straumannek antolaturiko VI International Education Week ekimena ospatuko da Tokion. Bertan, nazioarteko adituak elkarteko dira odontologiarekin erlazionaturik dauden gai anitzei buruz hitz egiteko, bereziki periodontziarekin eta inplantologiarekin zerikusia dutenak.

Ekimen honetan Carmen Carnicero, Alberto Ortiz-Vigón eta Ramón Ortiz-Vigón doktoreek parte hartuko dute Alfonso Oteo (PerioCentrum Segovia) eta Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madril eta Verona) doktoreekin batera. International Education Week urriak 21 larunbatera arte luzatuko da eta era berean, tradizioa eta berritasuna modu berezian uzatrtzen dituen herrialde baten lan-metodologiak eta pentsakera ezagutzeko balio izango du. Paregabeko testuingurua International Education Week ospatzeko eta ziur asko gure doktoreen ezagutzak zabalduko dituen networking-a sustatzeko.

Programa zientifikoa

Clínica Ortiz-Vigón en International Education WeekPrograma zientifikoa Nippon Dental University School of Life Dentistry unibertsitatean garatuko da eta espezialista ospetsuak bilduko ditu, besteak beste: Chie Yanai Profesorea, Dr. Yuji Kokubo Dr., Keizo Miyoshi Dr., Juan Blanco Profesorea eta Luis Cuadrado Dr. Trebatuko diren gaiak, esaterako,  digitalizazioa edo odontologiari aplikatutako garapen teknologikoa izango dira.

Uniberstitatea Tokio hiriko erdigunean kokatzen da eta 800 ikasle inguru eta 450 irakasle inguru batzen ditu. Antolakuntzari dagokionez, harreman estua dauka afiliatuta daukan ospitalarekin. Bestalde, kolaborazio-harremanak mantentzen ditu nazioarteko hainbat unibertsitaterekin eta apustu nabarmena egiten du trebakuntzaren eta ikerkuntzaren alde.

Ez dago zalantzarik International Education Week ikasketa-prozesu garrantzitsua izango dela Ortiz-Vigón Klinika eta PerioCentrumeko doktoreentzat. Izan ere, ikuspegi eta prozedura desberdinak dituen herrialde baten cultura ikusi ahal izango dute, ez bakarrik odontologia eremuan baizik eta maila guztietan.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on