Terapia Periodontal Kirurgikoaren estreinaldi arrakastatsua

Orain dela bi hilabete baino gutxiago iragarri genuen PerioCentrumen heziketa programaren hasiera Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoaren ikastaroaren lehenengo edizioarekin, eta erresidentzia kliniko, Study Club eta profesionalei burututako heziketa ikastaroen artean jarraitzen du kurtsoak, aurrerapusu erraldoiak emanez. Izan ere, asteburu honetan zehar Terapia Periodontal Kirugikoa Ikastaroaren I Edizioa ospatu da eta partaidetzari dagokionez, arrakasta handia izan duela baieztatu genezake. Alberto Ortiz-Vigón doktorea irakasle gisa aritu da eta Erik Regidor doktorea ostera, partaide modura.

Bi #ThinkingPerio jardunaldi

Ikastaroak bi eguneko iraunpena eduki du eta bi jardunaldi horietan zehar, parte-hartzaileek aukera eduki dute terapia kirurgiko ezberdinak, tratamendu plan anitz eta protokolorik eguneratuenak ezagutzeko; baita praktikak egiteko ere. Ostiralean Mercedes Lopez Duran doktoreak eman zion hasiera ikastaroari. Goizeko lehenengo ikasgai teorikoen ondoren, arratsaldean partaideek alderdi praktikoa landu zuten Lopez Duran doktorea beraren, Nerea Sanchez eta PerioCentrum Avilako Maria Minguez  eta PerioCentrum Segoviako Estefania Laguna doktoreen gidaritzapean.

Formakuntzaren bigarren eguna ere, arratsaldera arte luzatu zen eta PerioCentrumek heziketari pertsonalizatuari eta partaideen beharrei egokitutako trebakuntzario ematen dion garrantzia agerian utzi zuen. Horren adierazgarri da bigarren egun honetan parte hartu zuten irakasleen kopuru handia, ikasleen eta PerioCentrum taldeko profesionalen arteko elkarrekintza ahalbidetuz. Irakasleen artean aipatu ditzakegu, PerioCentrum Guadalajarako Daniel Rodrigo, Nerea Sanchez, Periocentrum Verona eta Madrileko Fabio Vignoletti, PerioCentrum Avila eta Madrileko Ramon Lorenzo Vignau, Mercedes Lopez Duran eta PerioCentrum Bilbaoko Alberto Ortiz-Vigón doktoreak.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle modura parte hartu duten odontologo profesional guztiei, gugan duten konfiantzagatik eta euren trebakuntzarako PerioCentrum Academy aukeratzeagatik. Eta nola ez, eskerrik asko gure proposamen formatiboa posible egiten duten patrozinatzaileei: Straumann, Inibsa Dental, Salugraft Dental y Bonfanti & Gris Instrumental.

Etorkizunean burutuko diren hurrengo ikastaroetan lekurik galdu nahi ez baduzue, adi egon zaitezte gure programa osoari eta jar zaitezte harremanetan hor adierazten diren medioen bitartez.

Bitartean, hemen uzten dizkizuegu Terapia Periodontal Kirurgikoko Ikastaroaren Lehenengo Edizioren zenbait argazki:

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.