Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa

Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa ikastaroko bigarren edizioa

Harrera paregabea Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa ikastaroaren bigarren edizioak eduki duena. PerioCentrum Academyren Madrilgo instalazioetan burutu da eta odontologo zein higienistei zuzenduriko trebakuntza proposamen honen helburuak honakoak izan dira: paziente periodontolaren diagnostiko eta pronostikoaren oinarrizko kontzeptuak ikasi, tratamendu plan egokia egin eta paziente periodontalaren kudeaketa egokia egiten ikasi, tratamentu periodontal ez-kirurgikoaren inguruko protokolo ezberdinak ikasi eta mantenimendu protokoloak sistematizatzen eta paziente periodontala fizelizatzen ikasi.

Curso de Terapia Periodontal No QuirúrgicaIrakasle aniztasuna

Ikastaroa bi egunetan zehar burutu da. Egun bietan, hainbat doktorek parte hartu dute irakasle modura, ikastaroari dinamismo gehiago emanez eta arreta pertsonalizaturako testuinguru egokia sortuz.

Ostiraleko goiza María Minguez eta Mercedes López Durán doktoreek zuzendu zuten eta ikasleekin batera jorraturiko gaiak honakoak  izan dira: ehun periodontalen anatomia, periodonto osasuntsu eta gaixoaren arteko diferentzia, gaixotasun periodontalen etiopatogenia, arrisku faktoreak, gaixotasun periodontalen klasifikazioa eta epidemiologia.

Gainera, Icondent-eko Jonathan A. Mulas doktorearen partaidetza eduki dugu PerioCentrum-en Ekintza Sozialaren porgramaren parte den  “Ekintzaile gazteei laguntza” proiektua dela eta. Mulas dokotreak bere proiektua aurkeztu zuen ikasleen artean eta ICNOS sistemaren ingurukoak azaldu zituen. Alfonso Oteo eta Estefania Laguna doktoreek ostiraleko alde teorikoari amaiera eman zioten.

Larunbatean berriz, ikastaroak bi ikuspegietatik jorratu zen: teorikoa eta praktikoa. Goizean, partaideek arraspatze- eta leuntze- radikularra, periodontitisaren tratamendu laguntzaileak eta berrikusketa periodontala landu zituzten María Minguez eta Estefania Laguna doktoreekin batera. Alde praktikoan aipaturiko doktoreez gain Nerea Sánchez eta Mercedes López Durán profesionalen partaidetza eduki genuen.

Terapia Periodontal Kirurgikoaren gelaurrea

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle guztiei PerioCentrumen metodologian konfidantza izateagatik eta beren partaidetza aktiboagatik. Aipamen berezia Bonfanti & Gris Instrumental, Straumann, Salugraft Dental, Inibsa Dental eta BTI Biotechnology Institute kolaboratzaile estrategikoei. Izan ere, kolaboratzaile hauen laguntza ere edukiko dugu datozen egunetan (otsailaren 22, 23 eta 24) Terapia Periodontal Kirurgikoa ikastaroan, berriki amaituriko ikastaroaren luzapena. Halere, esan beharra dugu plaza guztiak agortu egin direla.

Profesionalentzako informazio guztia gure webgunean aurkitu dezakezu, baita PerioCentrum webgunean ere. Informa zaitez eta ez zaitez geratu parte hartu barik.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on