Tabakoaren efektua zure ahoan

Gaur egun, jakina da tabakoa osasunarentzat kaltegarria dela. Azken hamarkada hauetan, ohitura honen inguruan dauden arriskuen gainean jarri gaituzten ikerketak zenbatezinak dira eta erretzeak zer nolako eragina duen inguruko kontzientziazio-kanpainak ugariak dira. Halere, eta ahoko osasun- eta estetika-espezialistak bezala, zure ahoa eta hortzak zenbateraino kaltetzen diren erdigunera ekarri nahi dugu.

Gaixotasun periodontala: hortzen galera

Imajinatzen al duzu zure burua haginik gabe? Egia esan, gerta liteke. Gaixotasun periodontala gaitz kroniko eta progresiboa da, hortz-oiei eragiten diena. Aurretiaz azaldu dugun moduan, periodontoaren gaitza gingibitis edo periodontitis izenaz ezagutu daiteke, gaixotasunaren garapenaren arabera. Gaitzak periodontitis maila hartzen badu, agertu daitezkeen sintomak honako hauek dira: hortz-oien uzkurtzea, hortzen mugikortasuna, hortz-banaketa, sentsibilitatearen igoera, oietako mina, flemoiak eta baita hortzaren galera ere. Tabaco enfermedad

Pazientearen erantzuna tratamenduaren aurrean

Bai, erretzaileek gaixotasuna jasateko dituzten aukerak hirukoiztu egiten dira. Eta txarrena tratamenduaren aurrean izan dezaketen erantzuna da, ez-erretzaileena baino askoz ere okerragoa. Erantzun txarra duten 10 tratamenduetatik, 9 erretzaileen kasuetan ematen da. Ez hori bakarrik, gaitz periodontala berriro agertzeko arriskua askoz ere handiagoa da.

Gaitzaren ikusezintasuna

Xelebrea bada ere, garrantzitsua da aipatzea tabakismoak gaitz periodontalaren aurrean gaudela jakinarazten gaituzten adierazgarriak ezkutatzen dituela. Izan ere, tabakoak odol-jarioa gutxitzen du eta ondorioz, hortz-oiak handituta ez daudela dirudi eta sintomatikoa den odol-jarioa ez da gertatzen. Modu honetan, ez gara arduratzen hasten.

Aho-minbizia

Tabakoak sustantzia kantzerigeno anitz ditu, eta alkoholaren ohiko kontsumoa gehituz gero, ahoan minbizia pairatzeko arriskuak gora egiten du. Patologia honek, nahiz eta oso hedatua ez egon gaitza izan, heriotza-tasa oso altua dauka normalean ez delako garaiz diagnostikatzen. Kasurik “onenean”, tabakismoak sor ditzakeen arrastoak larriak eta adierazgarriak dira.

Hortz-inplanteen egokitzapen okerragoa

Tabakoak efektu narritagarria dauka eta  ez dio orbaintzeari mesede egiten. Arrazoi horiek direla medio, tabakoa hortz-inplanteen arrakasta ezaren arrazoi nagusienetarikoa da. Tratamendu hauetako arrakasta-tasa erdira jaisten da erretzaileen artean. Gainera tabakoa arrisku-faktorea da hortz-inplanteak dituztenentzat gaixotasun periinplantarioak  pairatu baititzakete, hau da, inplantetan agertzen den infekzioa.

Kariesak, orbanak eta hatsa

Erretzekotan, gaitasun immunitarioa ahuldu egiten da, listuaren produkzioa gutxituz eta bakteria gehiagoren agerpena sustatuz.  Ondorioz, lertzoa metatu egiten da eta karieen agerpena mesedetzen da.

Bestalde, nikotina eta alkitrana hortzaren baitan sartzeko joera dute eta horrek, haginetako horixka eta marroixka kolorea ekartzen du. Horrez gain, erretzeak halitosiaren egoera larritu besterik ez du egingo eta arnasa osasuntsuak hats bihurtuko ditu besteak beste, tabakoak eragiten duen ahoko lehortasunak ez diolako oxigenazioari eta beraz, garbitasunari, laguntzen.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: