PerioCentrum gara

Zer da PerioCentrum?

PerioCentrum hainbat hortz-klinika batzen dituen taldea da, zeinen artean Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao aurkitzen den. Klinika hauek Periodontzia eta Inplantologia arloetako adituen talde batek kudeatzen du eta honako hiru euskarrietan oinarritzen diren tratamenduak eskaintzen dituzte:

  • ZEHAZTASUN ZIENTIFIKOA
  • ZINTZOTASUNA PAZIENTEEKIN
  • BIKAINTASUNA EMAITZETAN

PerioCentrum klinika guztiak Espainiako Periodontzia eta Hezurintegrazio Erakundeak (SEPA akronimoaz ezaguna erderaz) periodontzian eta inplanteetan aditu bezala akreditaturiko doktoreenak dira. Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao zentroa Alberto Ortiz-Vigón Dr.-ak zuzentzen du. Kirurgian PhD Doktore Bikain Cum Laude notarekin, Ortiz-Vigón zuzendari klinikoa European Federation of Periodontology (EFP) erakunde europarreko kide da eta gainera, International Team fo Implantology-ren (ITI) Bilboko Study Clubeko Zuzendari ere bada.

PerioCentrum: hortz-klinikak baino gehiago

PerioCentrum hiru ekintza-eremutan garatzen da batez ere, hortz-klinika kontzeptu klasikoaren muga gaindituz eta beraz, proiektu odontologiko global batean bihurtuz:

Áreas de actuación de PerioCentrum: más que clínicas dentales

PerioCentrum-eko nobedadeak eskura dituzu orain

ThinkingPerio bere aldizkariaren bitartez

Zehaztasun zientifikoa

Tratamendurik onena burutzeko beharrezkoa da diagnostikorik onena, eta horretarako, hinbat urteetako esperientziak ematen duen zehaztasun zientifikoan oinarritzen da PerioCentrum:

  • Praktika klinikoa: gure pazienteek gure odontologoek eta personal klinikoak osatzen duten taldeen esperientzia zabalarekin fidatu daitezke. Diziplina anitzetan adituak diren kideek osatzen dituzte kliniketako taldeak eta horrek praktika klinikoaren hainbat espezialitate barne hartzeko eta gure pazienteei zainketa medikorik onenak eskaintzeko aukera ematen digu.
  • Ikerketa: nazioarte mailako aintzatespena. Konplutense Unibertsitatekko Marian Sanz doktorearen zuzendaritzapean dagoen mundu mailako Etiology and Therapy of Periodontal Diseases (ETEP) punta-puntako ikerketa-taldeko ikertzaileekin modu aktiboan kolaboratzen dugu. Bestalde, gure ikerkuntza-lerro propioa daukagu, PerioCentrum Research.
  • Formakuntza berezitua: nazio mailako eta nazioarte mailako erakunde zientifiko nagusiekin kolaboratzen dugu hizlari modura (SEPA, SEPES, SDPI, EAO…), baita Espainiako eta Italiako izen handiko graduondokoekin (UCM, UEM, US…; Milan, Siena…), zein etxe-komertzial ospetsuenekin (Straumann, Geistlich…). Gainera, periodontzia eta inplanteetan oinarritzen diren odontologoentzako berezko ikastaroak antolatzen ditugu PerioCentrum Academyren.

Hainbestekoa da gure zehaztasuna, Espainia osotik gure kliniketara deribatuak diren kasu zailei erantzuna emateko erreferentzia dela PerioCentrum.

Residencia clínica para odontólogos de PerioCentrum Academy: el Dr. José Franco en Bilbao

Zintzotasuna

PerioCentrum hortz-klinikek ideia komun batean oinarriturik eskaintzen dituzte tratamenduak: ahal den heinean hortza mantendu.

PerioCentrum-en ehun periodontalen birsorketarako azken teknikak aplikatzen ditugu, tratamendu periodontalik eguneratuenak burutzen ditugu eta gure pazienteen haginak zein hortz-inplanteak mantentzen laguntzen gaituzten mantentze-protokoloak ditugu.

Inplanteak beharrezkoak direnean, PerioCentrumek kalitate gorena eskaintzen du, merkatuko markarik onenekin bakarrik egiten baitugu lan.

Bata eta besteari ondorengo jarraipen arautu eta pertsonalizatua gehitzen badiogu, pazienteak egindako inbertsioa epe-luzera errentagarria izatea lortuko dugu.

Bikaintasuna

PerioCentrum osatzen dugun kliniken izateko arrazoia arlo guztietan bikaintasuna lortzea da. Horretarako, hiru premisatan oinarritzen gara:

  • Gure kliniketan bakarrik egiten dute lan periodontzian graduondorik duten periodonzista akreditatu
  • Bakarrik egiten dugu lan merkatuko markarik onenekin, gure espezialisten eskuetan jartzean tratamenduetan bikaintasuna lortzea laguntzen dutenak.
  • Gure pazienteen Osasuna beste edozerren gainetik Gure pazienteei beti gomendatuko diegu euren hortzetako osasuna, osasun periodontala eta osasun periinplantarioa bermatuko duen tratamendua.

Non gaude?

PerioCentrum etengabeko garapenean dagoen proiektua da. Gaur egun, Espainian eta Italian dauden 7 hortz-klinikek osatzen dute proiektua (horien artean artean Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao).

Última actualización hace

Última actualización hace

Última actualización hace