Komunikazio Onenari Saria SOCE 2018

Esperanza Gross doktoreak, SOCE Sevilla 2018 Kongresuaren Komunikazio Onenari Saria jaso du. Kongresuan aurkezturiko protokoloaren izenburua “Inplante bidezko hortz gabeko pazienteen errehabilitazioarako protokola digitala” izan da.

Premio a la Mejor Comunicación Congreso SOCE 2018 a la Dra. GrossAipaturiko saria eskuratzeko finalisten artean geratu ondoren, Gross doktorea taula gainera igo zen bere komunikazioa berriro aurkezteko. Ondoren, Kongresuaren Komunikazio Onenari Saria SOCE Sevilla 2018 gure doktoreari ematea erabaki zuen Komiteak. Aintzatespenari amaiera emateko, Gross doktoreak bere hitzaldia errepikatu zuen kongresuak bildutako jende guztiaren aurrean auditorio nagusian.

Protokolo irabazlea, egun Gross doktoreak ikasten duen Teknologia Berrietan oinarrituriko Odontologia Zaharberritzailea Masterraren filosofian oinarrituta dago. Esan beharra dago Alberto Ortiz-Vigón doktoreak irakasle lanak egiten dituela masterrean.

Kongresua, Sevillan urtarrilaren 19an eta 20an ospatua, SOCEk antolaturik egon da. SOCE Sociedad Española de Odontología Computarizada esan nahi du bere gaztelerazko adieran y eta orain dela 7 urte osatu zen erakunde zientifikoa da. Arreta berezia eskantzen dio odontologiaren arloko teknologia berrien garapenari.

Zorionak Gross doktorea saria lortzeagatik!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on