Errestaurazio estetiko zuzenak aurreko sektorean

Profesionalentzako prestakuntza ikastaroek aurrera jarraitzen dute Ortiz-Vigón Klinikan – PerioCentrum Bilbaon. Gure zentroak International Team for Implantology (ITI) erakundearekin kolaboratzen du eta aurreko ostiralean berriro hartu genuen gure instalazioetan Study Club Bilbao deituriko ikastaroen beste saio bat. Aurten antolatzen dugun hirugarren saioa izan da honakoa. Vincenzo Giovane doktorearen eskutik “Errestaurazio estetiko zuzenak aurreko sektorean” gaia jorratu genuen.

Vincenzo Giovane Dr.: aitzindari odontologia estetikoan

Aurreko saioetako arrakastaren ondoren, oso pozik gaude oraingoan ere jaso dugun harreragatik. Hirugarren modulu honetan ere hobetzeko eta ikasteko gogoekin etorritako profesionalez gainezka egon da. Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreen zuzendaritzapean, Study Club-ak testuinguru aparte dira odontologian gertatzen ari diren eguneratzeen inguruan jakinaren gainean egoteko eta baita odontologia arlo ezberdinetako profesional handien lan-metodologiak ezagutzeko ere. Esan bezala, Vincenzo Giovane doktorea izan da hirugarren saio honetako hizlaria.

Vincenzo Giovane doktorea espezialista da Odontologia Errestauratiboan Madrilgo Konplutense Unibertsitatearekin. Gainera, goi-mailako ikasketak burutu ditu unibertsitate berberean Aho-aurpegiko Protesia eta Oklusioa Masterra burutu baitu. 2012. urteaz geroztik, Javier Cremades (aitzindaria ere Espainian odontologia estetikoan) doktorearekin egiten du lan gutxieneko inbasioa eragiten duen odontologia etsteikoaren inguruko unibertsitate ikastaroak eskaintzen. Bestalde, ortodontzia apikalean espezialista den ELINE CLINIC zentro europarreko portzelana eta composite odontologia estetikoaren arduradun da.

Dudarik gabe, oso pozik gaude bere mailako hizlari bat gurean izateagatik, eta bereziki, aurtengo Study Clubeko hirugarren saioaren hizlari izateko gonbidapena onartzeagatik. Vincenzo Giovane doktoreak saio dinamikoa eskaini zuen hainbat kasu kliniko azalduz. Horien artean medikuntzaren ikuspuntutik arrakastatsuak izan diren kasu ugari ikasteaz gain , bertaratutakoek aukera izan zuten ere zailagoak izan diren kasuez ikasteko. Zentzu horretan, Giovane doktorea oso eskuzabala izan zen bere lan-metodologia erakutsiz eta egindako akatsak elkarbanatuz. Eskerrak eman nahi dizkiogu doktoreari, baina baita ikastaroko partaide guztiei ere. Zuei esker networking saio emankorra izan zen oso.

Hurrengo saioa: abenduak 14

Bilboko ITI Study Clubeko hurrengo eta azkenengo saioa abenduaren 14an izango da. Hurrengo moduluko hizlari gonbidatua Eduardo Montero doktorea izango da, PerioCentrum Madrileko kidea. Modulu honetan jorratuko den gaia Medikuntza periodontala. Patologia sistemikoak eta gaixotasun periodontala izango da. ITI entitarean bazkide izatea eta cursos@ortizvigon helbidera idaztea besterik ez dago. Zuen zai egongo gara. Eserleku mugatuak!

Study Club Bilbao: Módulo 4

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.