Pronostiko txarreko eta endodontziaturiko hortzaren leheneratzea

Aurreko apirilaren 6an ospaturiko ITI Study Club Bilbaoko lehenengo moduluaren arrakastaren ondoren (bai emaitza klinikoari zein partaidetzari dagokinez), oraingoan odontologiaren profesionalei zuzenduriko urteko lau saioetako bigarrena antolatu dugu. Pronostiko txarreko eta endodontziaturiko hortzaren leheneratzea ardatza izanik, ITI Study Clubeko bigarren saioak harrera bikaina izan du, batez ere, hizlariaren erreputazioa dela eta.

Study Club Bilbao de ITI módulo 2: restauración del diente endodonciado

Entzute handiko hizlaria

Alberto Ortiz-Vigón doktoreak zuzenduriko zuzeneko kirurgiarekin eta Erik Regidor doktoreak eskainitako azalpen teorikoarekin eman genien hasiera aurtengo Bilboko ITI Study Club-ei. Apirilaren 27an ospaturiko biggaren saioa honetan berriz, Francisco Martínez Rus doktore eta irakaslea izan da hizlari nagusia. Martínez Rus doktorea, odontologia arloko profesional ospea, Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM gazteleraz) garatzen du bere eguneroko akademikoa. Gainera, Aho-aurpegiko Protesian Magisterra izateaz gain, UCMko Odontologia Doktore ere bada. Bestalde, Martínez Rus doktorea nazio-mailako eta nazioarteko aldizkari zientifikoetan publikatu ditu bere lanak eta trebakuntza-jarraituko hainbat ikastaroetako irakasle da.

Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko heziketa-gelaren edukiera guztiz bete zen. Guztira, hogei bat odontologo hurbidu zirne gure klinikara zuzenean entzuteko Francisco Martínez Rus doktorearen ekarpenak. Hizlariak Pronostiko txarreko eta endodontziaturiko hortzaren leheneratzea -ren inguruko masterclass aparta eskaintzeaz gain, gaurkotasunezko bestelako gai odontologikoak jarri zituen mahai-gainean, gainera, aldarte oso onean. Bideo gehiago ikusi nahi izatekotan, gure Youtubeko kanalean egin dezakezue.

Hurrengo ITI Study Club Bilbao saioa: ekainaren 15a

Bilboko ITI Study Clubeko hurrengo saioa ekainaren 15an izango da. Hurrengo moduluko hizlari gonbidatua Vincenzo Giovane doktorea izango da, Madrilgo Konplutense Unibertsitateko irakasle kolaboratzailea Teknologia Berritena oinarrituriko Odontologia Leheneratzailea Masterrean eta “Aurreko hortzetako konpositeen estratifikazioa” berezko tituluaren zuzendarikidea. Modulu honetan jorratuko den gaia Aurreko sektoreko leheneratze estetiko zuzenak. Teorikoa, erakusketa eta praktikoa izango da. ITI entitarean bazkide izatea eta cursos@ortizvigon helbidera idaztea besterik ez dago. Zuen zai egongo gara. Eserleku mugatuak!

Study Club Bilbao: Módulo 3

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: