PerioCentrum Academyren egonaldi klinikoa

Maiatzeko hilabete honetan zehar odontologia arloko profesionalei zuzenduriko PerioCentrum Academyren beste egonaldi kliniko bat hartu dugu gure klinikan. José Franco doktorea bi jardunalditan izan dugu gure artean. Teknika kirurgiko ezberdin anitz eta paziente periodontalen tratamendua nola egin ikasteko aukera eduki du Franco doktoreak Alberto Ortiz-Vigón zuzendari klinikoak koordinaturiko taldearekin batera.

Residencia clínica para odontólogos de PerioCentrum Academy: el Dr. José Franco en BilbaoEz da lehenengo aldia José Franco doktorea gurekin dugula aho-hortzetako osasunaren arloko profesionalentzat egindako egonaldi klinikoen programa burutzen. Izan ere, PerioCentrum klinika ezberdinetara eraman zuen egonaldi klinikoen programa luzean parte hartu zuen urte hasieran. Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao utarrilean Franco doktoreak bisitaturiko klinika horien artean egon zen. Aldez aurretik gainera, José Franco doktorea PerioCentrum-en Terapia Periodontala (Kirurgikoa eta Ez-Kirurgikoa) eta Hezur-Birsorkuntza Inplanteetako Kirurgia ikastaroetan parte hartu du.

Oso pozik gaude José Franco doktoreak berriro erakutsi digulako PerioCentrumen metodologian konfidantza handia duela. Gurekin edukitako esperientzia errepikatu izana horren adierazle nagusia izan da eta guretzat ohore handia izan da bera bazalako profesional handia gurean izatea.

Odontologo eta higienistei irekitako programa

Ortiz-Vigón Klinikatik periodontzia eta inplantologia ikastaldiak bultzatzen eta antolatzen ditugu, horietan tratamendu periodontalerako, inplanteak ipintzeko eta horien errehabilitaziorako behar diren ezagutzak jaso ahalko dituzu edo zure ezagutzak eguneratu, azken berri zientifiko eta teknologikoen arabera. Egonaldi klinikoak neurrira egindakoak izateaz gain, Periodontzian eta Inplantologian akreditatuak diren espezialistek gidatzen dituzte.

Porgramaren eskatzaileak eurak dira porgrama klinikoa diseinatzen dutenak. Modu horretan gehien interesatzen zaizkien tratamenduetan lan egin dezakete. Esan beharra dago programa hau odontologoentzat zein higienistentzat irekia dagoela. Interesa edukitzekotan, 91 827 53 06 telefonora deitu edo academy@periocentrum.com helbidera idatzi beharrik ez dago. Informazio gehiago hemen.

Oraindik argi ez badaukazu, hemen dituzu PerioCentrum Academyren egonaldi klinikoen porgraman hainbatetan parte hartu duen Vicente Belvis doktorearen adierazpenak.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.