Proiektu solidarioa: ongintzazko koktela

Aurten ere, laguntza humanitario arloko Smile is a Foundation erakundearen alde fondoak biltzeko ongintzazko koktela ospatu da. Ortiz-Vigón Klinika eta PerioCentrum bazkide fundatzaileak dira eta erakundearen bitartez burutzen ditugu gure proiektu solidarioak. Ekitaldian bilduriko diru kopurua erakundearen proiektuetara osorik bideratutako da. 2018. urte honetan Zinbabuen burutuko den zortzigarren kanpainaren aurrean aurkitzen da momentu honetan erakundea.

Askotariko ekarpenak eta aktibitateak

Aurreko urteen antzera, koktelaz gozatzera Fuentelarreyna 14ra (Madril) gerturaturikoen artean fondoak biltzeko hainbat ekintza antolatu ziren. Partaideek erakundearen merchandising artikuluak erosteko aukera eduki zuten, kamisetak edo kopak bestea beste.

Horrez gain, enpresek zein partikularrek emandako produktu zein zerbitzuekin zozketa bat eta enkante bat antolatu ziren. PerioCentrum taldearen ekarpena Lehoi Erregea musikala ikusteko aukera ematen duen 150 euroko balioa duen txartela izan zen.

Koktelean PerioCentrum ordezkatu zuten doktoreen artean Fabio Vignoletti (Madril eta Verona), Alfonso Oteo (Segovia), Ramón Lorenzo (Avila eta Madril) eta Daniel Rodrigo (Guadalajara) izan ziren. Gainera, Sergio Morante (Guadalajara) doktoreak enkantea dinamizatu zuen patronatuaren kide bezala. Smile is a Foundation erakundearen presidente den Diego Romerok, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei zein ekitaldiaren antolakuntzari.

Etorkizuneko proiektuak

Gau-ekitaldi zoragarria izan zen berriro ere aurtengo koktela eta are gehiago, Smile is a Fooundationen proiektu solidarioarekin jarraitzeko laguntza handia izan da. Izan ere, Alberto Ortiz-Vigón (Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao) ThinkingPerio aldizkarian aurreratu zuen moduan, gobernuz kanpoko erakundeak aurreikusita dauka bere ekintza-eremuak hedatzeko.

Zimbabuen “eskoletan burutzen den prebentzio-proiektuarekin jarraitzeko asmoa dago, bertako profesionalak tartean sartzen saiatuz ere Nazioarteko Osasun Erakundearen gidalerroekin bat egiteko”. Espainian berriz, “baliabiderik ez dituzten pazienteentzako tratamendu-programa martxan jarriko da gizarte-segurantzak eskaintzen ez duen oinarrizko laguntza eskaintzeko, esparru publikoan hortz-ateratzeak besterik ez baitira burutzen”.

Beraz, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu koktelera hurbildu ziren guztiei euren laguntasunagatik eta Smile is a Foundationekin agerturiko konprimisoagatik. Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke gehien behar dutenei osasun-laguntza helaraztea.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu edozein momentutan kolaboratu daitekeela Smile is a Foundation erakundearekin:

  • Gure fundazioaren bazkide izanda eta noizbehinka nahi den ekarpen ekonomikoa eginez.
  • Transferentzia-bankarioa eginez Banco Santander banketxearen kontu honetara: ES29 0049 6699 1824 1626 3921.
  • Kreditu edo debito txartelarekin.
  • PayPal plataforma seguruaren bitartez.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.