[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Proiektu solidario internazionala
2017ko azaroan zehar, fundazioarekin elkarlanean aritzen diren boluntarioak Zimbabwera bidaiatu zuten berriro osasun-kanpaina berrian parte hartzeko.
Taldeak, odontologoek eta optikoek osatuta, fundazioaren beste boluntarioekin batera egin zuen lan 10 egunetan zehar. Epe horretan, hainabt herri bisitatu ditu eta esan beharra daukagu fundazioak datu bikainekin amaitu duela aurtengo kanpaina:
- 3.995 pazienteren zainketa. Aurreko urtetako zifrak gehitzen baditugu, guztira 14.000 paziente ikuskatu dira.
- Aho-hortzetako eta bistako 6.759 tratamendu. Urte hauetako datu orokorrak kontuan hartuz, aho-hortzetako 28.000 tratamendu baino gehiago.
- 17 doktore bolondres.
- 2.166 azterketa optiko.
- 3.500 betaurreko banatu dira.
- 111.000€ -ko aurrekontua.
- 6 optometra, talde hirukoiztu dugu!
- 17 laguntzaile.
- Bertoko 7 sanitario: 2 dentista, oftalmologo 1 eta 4 erizain.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”8837,8838,8839,8840,8841,8842″ img_size=”800×600″][vc_column_text]
Beraz, aurtengoa Zimbabwera egindako zazpigarren espedizioa izan da proiektua 2011. urtean jaio zenetik.
Aipamen berezia egin beharra dago suministroekin laguntzen duten Inibsa Dental bezalako enpresekin edo Imvelo Safari Lodges enpresarekin, Zimbabwen bertan beharrezkoa den kudeaketa logistikoa posible egiten duelako, doktoreak herri batetik bestera eramanez eta ostatua emanez, eta baita kanpamentu klinikoen muntaketa egiteagatik.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]