Profesional trebatuak eta diziplina anitzeko ekimenak Periocentrum taldearen aktibitatearen ezaugarri dira, periodontzian eta inplanteetan espezialistak. Ezagutzaren elkar-banaketa ezinbestekoa da esparru mediko zein klinikoan eta horregatik heziketa oinarrizko euskarri bihurtu da taldearen eguneroko funtzionamenduan.

Heziketa profesional intentsiboa neurrira

Profesional askok ez daukate astirik bere esparruko espezialitate guztiak denbora luzez ikasteko. Eskarmentu maila desberdinetako profesionalei kalitatezko prestakuntza intentsiboa eskaintzeko helburuarekin jaio da Periocentrum. Izan ere, tratamendu periodontalei, zirujia mukogingibalari edo hezurretako osaketa tekniken erabileraren inguruan ezagutzak jasotzeko beharra somatzen da.  

Bestalde, Periocentrum-eko profesionalek eskaintzen dituzten kurtsoak aparteko prestakuntza jaso nahi duten profesionalen denbora, teknika eta kontzeptuei egokitzen dira.

Formacion Periocentrum

Metodologia

Oinarri teoriko garrantzitsuaz gain, Periocentrum-eko prestakuntza ebidentzia zientifikoan  eta periodontzian zein inplanteetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalen eskarmentuan oinarritzen da. Zuzeneko zirujiez gain, silikonazko modeloetan eta animalien modeloetan oinarritzen den parte praktikoak zeresan garrantzitsua dute Periocentrum-eko heziketan.  

Hala ere, gure kurtsoetara etortzen diren profesionalek gehien baloratzen dutena irakaskuntza kalitatea, gertutasuna, esparru klinikoan nola lan egin behar den azaltzen duten zehaztasuna eta hezitzaileekin aurkitzen duten etengabeko elkarrekintza dira.

Gure heziketa zikloetara etorri diren profesionalen iritzia jakin nahi duzu? Hemen klikatu eta zuk zeuk deskubritu.

Inskripzioen inguruan informaziorik nahi izatekoan, Periocentrum taldearen web-orria bisitatu.

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?