Prestakuntza ikastaldiak

Ortiz-Vigón klinikatik periodontzia eta inplantologia ikastaldiak bultzatzen eta antolatzen ditugu, horietan tratamendu periodontalerako, inplanteak ipintzeko eta horien errehabilitaziorako behar diren ezagutzak jaso ahalko dituzu edo zure ezagutzak eguneratu, azken berri zientifiko eta teknologikoen arabera.

PerioCentrum Taldearen kide izanik, urteak dira prestakuntzan dihardugula, bai maila nazionalean bai nazioartekoan. Guretzat harro egotekoa da periodontziaren eta inplanteekiko terapeutikaren alderdi espezifikoetan sakondu nahi duten beste lanbide lagun batzuei gure ezagutzak eman eta zabaldu ahal izatea.

Irakaskuntza formatu ezberdinak ditugu ahalik eta era espezifikoenean bete eta asetzeko gure arloan gaur egun dagoen eskaera.

PerioCentrumen proposamen formatiboak banan-banako hezkuntza du helburutzat. Hori dela eta, prestakuntza kontzeptu berria proposatzen dugu, neurrira egindakoa. Izan ere, PerioCentrum kliniketan burutzen diren formakuntza ikastaroak trinkoak dira, gehienez 15 ikasleentzako lekuarekin eta 3 ikasle irakasle bakoitzeko ratioa mantenduz.

PerioCentrumek profesionalentzako lau ikastaldi proposatzen ditu:

Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian: maxilarraren eta masailezur atrofikoaren maneiatzean datza ikastaro hau. Helburu nagusia praktika klinikoan burutzen diren ehun gogorren birsortze-teknika eguneratuen erabilera espezifikoa ezagutzea da. Praktika protagonista da ikastaro honetan, txerrien buruetan eta tipodonto zehatzekin egiten da lan, kirurgia arloko mikrokirurgia material espezifikoen erabileraren bitartez eta zuzeneko kirurgia ikusteko aukera ere badago.

VI. edizioaren data: 2017ko azaroaren 16, 17 eta 18

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

VII. edizioaren data: 2018ko maiatzaren 10,11 eta 12

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Ehun bigunen Erabilera: teknikarik aurreratuenen erabileran oinarritutako ikastaroa. Zuzeneko bi kirurgia burutuko dira, baita txerrien eta tipodontoen buruan praktikak egin ere. Materialari dagokionez, mikrokirurgian eta handitze-sistemetan erabiltzen den instrumenturik onenak erabiliko dira. Gainera, alderdi praktikoaz gain, teoria ere jorratuko da, zeinetan literatura zientifikoa berrikusiko da eta klase magistralak irakatsiko dira. Ikasleek zikatrizazioaren oinarri biologikoak eta diagnostiko zein tratamendu egokia burutzeko prozedura ezagutzeko aukera izango dute. Ortiz-Vigón Doktorea irakasle modura arituko da.

XI. edizioaren data

I. modulua: 2018ko ekainaren 1 eta 2

II. modulua: 2018ko uztailaren 6 eta 7

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa: kurtsoaren xedea gaixotasun periodontalaren pronostikoan, tratamenduan eta mantentzean ikasleak trebatzea da. Ikastaro honek eduki teoriko handia dauka, klase magistralen eta tratamendu planen seminario interaktiboen bitartez garatzen dena. Alde praktikoari dagokionez, ikasleek tratamendu periodontal ez-kirurgikoan erabili beharreko material guztiak ikusteko aukera daukate.

II. edizioaren data: 2018ko otsailaren 9 eta 10

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Terapia Periodontal Kirurgikoa: ikastaldi honen bitartez, bertaratutakoek tratamendu periodontal kirurgikoaren arloan lantzen diren kontzepturik egunetuenen informazioa jasoko dute. Moduluak teknika kirurgikoen berrikusketa sakona aurreikusten du, teknika bakoitzaren justifikazioan, argibide eta helburu terapeutikoetara bideratuta.

II. edizioaren data: 2018ko otsailaren 22, 23 eta 24

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Última actualización hace

Última actualización hace