Plaka eta hortzetako kalkulua, gauza berbera dira?

Gure aho-hortzetako osasunaz arduratzen diren profesionalek pazienteei arraroak iruditzen zaizkigun teknizismoak erabiltzen dituzte. Halere, badaude pazienteek ere ezagutzen ditugun terminoak. Arruntak iruditzen zaizkigun berba horien artean plaka eta hortzetako kalkulua (“lertzoa” adierarekin arrunki ezaguna) daude, baina baliteke batzuetan hitz hauen esangura zehatza jakin barik erabiltzea.

Bakteria-plaka

Bakteria-plaka haginetan eta hortz-oien lerroan etengabe eratzen den film itsaskor eta gardena da. Eta etengabe hitza erabili dugu jaten dugun unean sortzen delako plaka. Momentu horretan, janariaren partikulak, azukreak eta listua nahastu egiten dira eta bakteriez beteriko konposatu hau eratzen da. Txantxarren kausa nagusia da eta kentzen ez bada, bestelako arazoak sor ditzake aho-hortzetako osasunean. Horregatik da hain garrantzitsua hortzak garbitzea eta haria erabiltzea jan ostean.

Hortzetako kalkulua

Modu oso sinplean azalduta, kalkulua hortz-garbiketa arrun batekin kendu ezin daitekeen hortzetako esmalteari eta oien lerroari atxikitutako bakteria-plaka kaltzifikatua da. Beste modu batera esanda, kendu ez den aspaldiko plaka da, dentistarenean baztertu behar dena eta “listuaren kalitatearekin” zerikusirik ez duena. Hortzetako kalkuluak, plakak ez bezala, begi-bistakoa bihurtzen duen kolore horixka dauka. Denbora aurrera doan heinean, kalkulua gero eta gehiago gogortzen da, bakterien kopurua eta gure ahoari kalte egiteko arriskua handituz.

Ondorioak eta prebentzioa

Diferencia entre placa y cálculo

Esan dugun moduan, plakak txantxarrak sortu ditzake. Gainera, plaka eta kalkulua modu egokian kentzen ez badira, hortz-oiak narritatu ditzake eta gingibitisaren kausa izan, hau da, hortz-oi handituak, odola dariena eta gorrituak. Hau gertatzen denean ere neurriak hartzen ez baditugu, gingibitisa gaixotasun periodontalaren eragile izan daiteke (hortzaren zuntz-euskarrien gaitza), hortz-piezen galera sufritzera ailegatuz kasurik larrienetan.

Hori dela eta, aho-hortzetako osasun arazo larriak pairatu nahi ez baditugu, prebentzio neurri oso sinpleak hartu ditzakegu eta beharko genuke:

  • Hortzak garbitu gutxienez bi minutuz otorduen ostean.
  • Hortz-haria erabili, gutxienez gauean, eskuilak garbitu ezin ditzakeen eremuetako janarietako-hondarrak kentzeko.
  • Azukre kantitatea gutxitu.
  • Zure dentistarenera jo urtean behin gutxienez, aho-eremuaren garbiketa profesionala eta sakona egin dezan. Izan ere, nahiz eta askotan eta ondo garbitu hortzak, beti egongo dira iriste zaileko eremuak, profesionalek soilik tratatu dezaketenak.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.