Piercing-a ahoan: ideia txarra…

piercing

Gorputzeko zulaketak, piercing-ak, ohikoak dira gaur egun. Estetika, moda edo arrazoi soziologikoak direla medio, aho inguruko piercingak gero eta gehiago ikusten dira: mingainean, ezpainetan, frenuluan eta baita masailetan ere!

URJC-ek kaleratutako ikerketa baten arabera, piercing-a aho inguruan egin dutenen %72 hurrengo arazoak pairatu dituzte zulaketa egin ondoren: 5 astez luzatu diren handituak, mina, arazoak hitz egiterako edo mastekatzerako orduan, aldaketak dastamenean, halitosia, gehiegizko lertzoaren osaketa, hortzen puskatzea, hortz oien odol-jarioa, alergiak, infekzioak…

Gainera, arazo hauek konplikatu egin daitezke, larritasun maila igoz. Gehien kezkatzen gaituena lesio periodontala da: piercinga daukaten kasuen erdietan gertatzen da.

Piercing-aren metala kontaktuan dago denbora osoan ahoarekin eta horrek bakteria-plakaren pilaketa eragiten du beheko hortzetan, gingibitisaren agerpena eta ondoren periodontitisarena sustatuz.

Ezpainetan egindako piercing-ek hortz oien murrizketa bultzatuko dute bereziki, haginak modu ageriagoan geratuko dira horrela eta piezaren galera mesedetuko da. Ortiz-Vigón Klinikatik, piercing-ek ekar ditzaketen arriskuen inguruan ohartarazi nahi dugu, beti ere zure aho-hortzen osasunean pentsatzen dugulako. Arrisku horiek kontuan edukita ere piercing-a egitea/eramatea erabakitzen baduzu, kontsultara etortzea gomendatzen dizugu ahoaren jarraipen sakona egiteko eta bide batez, atzera bueltarik ez duten gaitzak ekiditeko.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on