[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
PerioCentrum osatzen duten hortz-kliniketako talde desberdinek barne-trebakuntzarako jardunaldi bizian parte hartu zuten aurreko ostiralean Madrilen.
PerioCentrum proiektu berritzailea da, berriki eratua baina etengabe hazten dena. Periodontzian eta Inplantologian berezituak, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao taldeko gainontzeko kliniken antzera, hiru zutarrietan oinarritzen diren aho-hortzetako osasun-zerbitzuak esakintzen ditugu: zorroztasun zientifikoa, zintzotasuna pazienteekin eta bikaintasuna emaitzetan. Gure pazienteen osasuna beste edozeren gainetik dago eta pazienteari esakintzen diogun zerbitzuetan abangoardian mantententzeko, badakigu zer nolako garrantzia duen koordinatuta eta bateratuta dagoen proiektua bultzatzen jarraitzea.
Horiek horrela, uztailaren 7an PerioCentrum kliniketako hainbat lankide elkartu ginen. Elkarlan egun horretan, gure egunerokoaren ezagutzak, ideiak eta anekdotak elkarbanatu genituen. Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao taldeko kideen artean aurkitzen ziren Erik Regidor eta Jordi Navarro doktoreak, mantenimendu periodontaleko arduradunetako bat den Idoia Ayllón eta gure admnistrazioko kudeatzailea den June González.
Plazer handia izan zen PerioCentrum Segovia, PerioCentrum Ávila, PerioCentrum Guadalajara, PerioCentrum San Sebastián eta PerioCentrum Madrid kliniketako lankideengandik ikasteko aukera edukitzea eta metodologien bateratze-lana burutzea.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]